Aurten egin ditugun irteera gehienetan bezala, oraingoan ere eguna triste esnatu zitzaigun. Eguraldiak ez gintuen baina atzera bota eta 41 ume eta beste horrenbeste heldu abiatu ginen Mutriku aldera. Eta, egia esan, ez genuen eguraldiaren aitzakiarik izan, ateri eutsi baitzion.
Mutrikuko portutik hasi genuen ibilaldia eta Galdonamendi guztia zeharkatu genuen. Goiz pasa ederra izan zen, kostaldeko paraje ederretaz gozatzekoa. Eguerdirako, atzera bueltan ginen Elgoibarren.
Hurrengo irteera apirilaren 14an izango da, Aloña mendira.