Ikastetxeekin elkarlanean antolatzen ditugun mendi irteeretako bat egin genuen joan den otsailaren 16an. Urregarai mendira joatea zen gure hasierako asmoa, baina haizeak gogor joten zuen mendi goietan eta ibilbidea aldatzea erabaki genuen. Hala, Elgoibaro inguruak hobeto ezagutzeko ibilbidea prestatu genuen. Azkarateko bide zaharretik abiatu eta Urruzunon barrena ibili ostean, atzera herrira bueltatu ginen bazkal ordurako. 35 umek eta beste horrenbeste nagusik hartu zuten parte.
Hurrengo mendi irteera martxoaren 15ean izango da, Hernio (1078 metro) mendira. Interesatuek Herri Eskolan zein Ikastolan eman behar dute izena.