Zelatun-Hernio, martxoaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Morkaiko 2020ko mar. 11a, 13:57

Morkaikotik Herri Eskolako eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zelatun-Hernio.

Domeka honetan, martxoaren 15ean, egingo dugu irteera. Autoz Errezil eta Bidania artean dagoen Trintxera benta zaharrera joango gara. Hango aarkalekuan autoa laga eta Zelatunera dihoan bidea hartuko dugu.

Zelatun arteko bidea ez da zaila. Harri eta baso artean, poliki poliki altuera hartuz, Zelatuneko bordetara helduko gara. Eguraldiaren eta gogoaren arabera nahi dutenek Hernio gainera jo dezakete.
Zelatunen indar berritu ondoren, atzera Trintxerara bide berdinetik bueltako gara. Gipuzkoako mendi esanguratsu bat ezagutzeko aukera ezin hobea da, elkarrekin igande goiz pasa eder bat pasatuz.
Animatu!

  • Trintxera-Zelatun
  • Luzera:+/- 7,5 Kilometro.
  • Desnibel positiboa: +/- 300 metro.
  • Irteera: 9:30ean Mintxetako aparkalekutik.
  • Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.
  • Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.
  • Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.