Iñigo Llopis igerilaria izan da Matx podcasteko bosgarren gonbidatua

Erabiltzailearen aurpegia MATX 2025eko azaroaren 2a

Hemen duzue Matx podcastaren bosgarren kapitulua. Iñigo Llopis igerilari donostiarra da denboraldiko azken-aurreko saioko gonbidatua. 

Irailean munduko txapeldun Singapurren, 2024an urre paralinpikoa Parisen… Goi-mailako kirolari handi honen beste aldea ezagutu nahi? Hemen, elkarrizketa osorik.

Aurreko atalak:

Matx podcastaren lehen denboraldiak sei kapitulu izango ditu. Abuztuan eta abenduan izan ezik, gainontzeko hilabete guztietan saio berri bat ikusteko aukera izango dute sare sozialeko eta Basque Teameko jarraitzaileek. Entzuteaz gain, saioa ikusteko aukera ere egongo da.

Kapitulu guztiak www.matx.eus sare sozialean ikusi ahal izango dira inon baino lehen. Era berean, Basque Team-en plataforma digitalek, Matx-enek eta proiektuko kide diren Tokikom taldeko komunikabideek -tartean BARREN eta Plaentxia- ere eskainiko dituzte saioak euren webguneetan, telebistetan eta irratietan.