Tolosa CF taldeko neskak bigarren, galdetegi azkarrean

Erabiltzailearen aurpegia MATX

Bi jardunaldi soilik gelditzen zaizkio kirol kluben arteko Matx desafioaren hirugarren faseari. Eta asteon protagonista izan diren Tolosa CF taldeko jokalariek, lan bikaina egin dute galdetegi azkarrean. Hiru puntu eskuratuta, lider dagoen Urnietaren erregistroa berdindu baitute.

Bergaratik Tolosara mugitu da kirol kluben arteko Matx desafioa. Pasa den astean Bergarako saskibaloi jokalarien erronkak ikusi ostean, oraingoan, Tolosa futbol taldeko senior mailako emakumezkoen txanda izan da. Galdetegi azkarrean eman dute mailarik onena. Hiru galdera asmatuta, Urnieta liderraren parean jarri baitira sailkapenean. Abilezia jokoan berriz, beste hiru puntu lortuta, sailkapenaren erdi inguruan kokatu dira. Galdera kateatuetan azkenik, aldagela