Indartsu sartu dira Soraluzeko palariak kirol kluben arteko Matx desafioan. Galdetegi azkarrean planteatu zaizkien galdera guztiak asmatuta, lider sendo jarri baitira sailkapen orokorrean.
Abilezia jokoan berriz, bi puntu lortuta, tolosarren atzetik kokatu dira. Gogoratu, astero lurraldeko talde berri bat sartuko dela desafioan. Asteartetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa eta ostegunetan galdera kateatuak erakusten dira. Joko guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. Nor izango da hurrena?