Aurte, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren antolakuntzan gabiltza buru belarri, ezagutzen duzue gure aldarria: Gustatzen Jata, Gustatzen Jaku Euskal Eskola Publikoa. Makina bat ekintza antolatzen dihardugu, urtean zehar ospatuko ditugunak, eta ekainaren 7an ere, elkarrekin bizi ahal izango dugu Euskal Eskola Publikoaren jai handia.
Bihar (urtarrilak 24) bertan, Anoetan egongo gara, Erreala eta Eibarren arteko partidan. Errealeko jokalariak gure eskolako haurrak eskutik oratuta dituztela sartuko dira zelaira. Atsedenaldian gainera, gure eskolari buruzko iragarki eder bat ikusi ahal izango da Anoeta estadioko pantaila erraldoian. Hemen bertan, ikusgai izango duzue bideo hori, bihartik aurrera.
Gustatuko jatzuelakoan...