Ate Irekien eguna

 

Herri Eskolako ate irekien egunean oso ongi pasa genuen. Hemen daukazue eguneko argazki bilduma.

 

Nahiz egun grisa eta hotza izan, kolorez eta berotasunez bete genuen Herri Eskola aurreko larunbatean.  Bertako guraso, irakasle eta ikasleek egun ederra pasa genuen eta baita gu ezagutzera gerturatu zinetenak ere, noski!!

Ekintza asko izan ziren egun osoan zehar, hainbat tailer, dantza, txokolatada, Oihan Vegaren disko festa, bazkaria, hitzaldiak....

Eskola ZABALIK izan genuen denok disfrutatzeko, eskolako metodologia eta haurrek egindako proiektu ezberdinak ezagutzeko parada izan genuen. Familia, ikasle, irakasle eta herritarrak elkartzeko gune ezin hobea azken finean.

Hemen argazki bilduma: