Boluntarioen garrantzia

 Kalamua Guraso Elkarteko kideok diptiko hau banatu genuen asteartean iñauterietako Herri Eskolako jaialdian. Bertan gauzatu izan ohi ditugun ekintzak azaltzen ditugu.

  Ekintza interesgarri horiek aurrera eraman ahal izateko, boluntarioen lana oso garrantzitsua da. Ekitaldietaz denok gozatu nahi dugu; gure seme-alabek ilusioz hartzen dute eta gustuko dute guk bertan parte hartzea. 

 Familian gozatzeko prestatzen ditugun ekintza horiek gauzatzeko, laguntzeko prest dauden gurasoak ezinbestekoak dira. Ekintza horietan parte hartzeko eskaera egin genizuen, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu bertaratu eta laguntzeko prest azaldu zineten guztiei.

 Norbaitek informazio gehiago edo izena eman nahi izanez gero, mezu bat idatzi dezake helbide honetara: kalamua@googlegroups.com 

    Mila esker! 

Kalamua Guraso Elkartea