Gogorra egin zaigu hain polita den ekintza hori bertan behera utzi beharra. Ilusioz aritu gara beti familia eta lagunekin bi erroberatan, eta hortarako, hamarretakoa, festa-giroa, errepideko puntu guztien segurtasuna bermatzeko bolondresak, furgoneta, anbulantzia... dana prest eduki dugu. Aurten, legediak eskatzen dituen baimenak eta aseguru poliza direla eta, ezin izan dugu egun horretarako prestatu.
Hala ere, lanean ari gara hurrengo urtean ekintza behar den bezala egin ahal izateko. Horretarako, Gipuzkoako Txirrindulari Federazioarekin eta Elgoibarko Lagun Taldearekin elkarlanean ari gara.
Eskerrak eman nahi dizkiegu animoak eman dizkiguzuen guztioi, eta baita, giro izan edo ez izan, gurekin bat egiten duzuen bolondres guztiei ere, zuek baizerate ekintza hauek gauzatzea posible egiten duzuenak.
Laster izango duzue gure berri.
Bitartian, hemen argazki batzuk, oroitzapen politak ditugulako!
Eskerrikasko,
Kalamua Guraso Elkartea