Jaiari hasiera emateko tailer ezberdinak egingo dira geletan. Ondoren, Kalamua Guraso Elkarteak antolatuta, Herri Kirolak praktikatu ahal izango dituzue familian. Aurten ere, zuzenean eginiko paella edo bakoitzak eramandako bazkariaz disfrutatuz, elkarrekin bazkaltzeko aukera paregabea izango dugu irakasle, ikasle eta familia guztiek.
Arratsaldean, 15 etatik 16:00ra, magia egongo da, NIALA MAGOAREKIN. Baita dantza egiteko musika eta giro aparta ere, eta tartean sorpresak egongo dira. Kalamuako Txosna bertan izango duzue alkoholik gabeko edari eta tortilla eta txorizo pintxo goxoekin.
Zuen guztion zain egongo gara, denon artean egun eder hau ospatzeko eta gozatzeko!!