Mendaron 400 lagun saretu nahi ditugu ekainaren 21ean hiriburuetan egingo den jai handira begira. Erronka handia da, baina Bergarara 200dik gora lagun joan ginela kontuan hartuta, lortu genezakeela sinistuta gaude. Orain arte iritsi ez garen jendearengana ere heldu nahi dugu, baina, eta horretarako, sortu dugu tutore figura. Hain justu ere, horrexegatik zuzentzen gara zuregana, tutore izatera gonbidatu nahi zaitugulako. Zein izango den tutoreon zeregina? Bada, zuen inguruan, zuen koadriletan, ekainaren 21eko erronkarako jendea batzea. Tutoreek oihal zati baten ardura izango duzue, eta oihal zati bakoitza 20 pertsonentzako izango da. Oinarrizko hiru printzipioren bueltan antolatu dugu dinamika: 1) Herri bat gara. 2) Erabakitzeko eskubidea dugu. 3) Herritarron garaia da. Hiru printzipio horien bueltan, alboan ditugun pertsonekiko begirunez eta era positiboan lan egitea dugu gustuko. Berandu baino lehen, erabakitzeko eskubidea herri honetan bizi garen guztion topalekua izango delakoan ari gara, herritarrok gure etorkizuna erabaki dezagun. Helburu horrekin bat egiten baduzu eta zure inguruan honen berri emateko prest baldin bazaude, jarri mesedez gurekin harremanetan, eta gustura emango dizugu behar beste azalpen
Harremanetarako: mendaroGED@gmail.com