154 lagun saretu ditugu Mendaron. Baietz 500 lortu!

Ekainaren 10ean Gure Esku Dagok egin nahi duen giza kate handirako Mendarotik 500 lagun lortzeko erronka geure egin dugu. Dagoeneko 154 lagun saretu dira, baina asko falta ditugu oraindik.

Horregatik, ostiral honetan ere kalera irtengo gara materiala saltzera eta giza katerako lagun gehiago lortzeko asmotam. Ez laga azkenerako egunerako. Etorri eta eman izena. Ekainaren 10ean herri-bazkaria ere egingo dugu frontoian eta sarrerak ostiral honetan jarriko ditugu salgai, Coviran dendan. Informazio mahaian ere izango da bazkaritarako txartela lortzeko aukera.