Erabakitzeko eskubidearen alde, egun osoko ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago 2015ko api. 21a, 10:43

Elgoibarren ere ospatuko dugu Joste Eguna zapatuan, hilaren 25ean. Erabakitzeko eskubidearen aldeko eguna izango da, eta ohi legez, aldarrikapena eta jaia batuko ditu. Elgoibarko Gure Esku Dago batzordekook egun osoko egitaraua antolatu dugu, herriko hainbat elkarte, eragile eta norbanakorekin elkarlanean, eta parte hartzera deitu nahi zaituztegu.

2015 03 25 gureeskudagoElgoibar

Hemen daukazue, Joste Eguneko egitarau osoa.