Ekainaren 21ean, erabakitze eskubidearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago 2015ko mai. 14a, 14:52

Gero eta gertuago dugu ekainaren 21a, mendaroar eta elgoibartarrok, Euskal Herriko milaka eta milaka lagunekin batera, hiriburuak beteko ditugun eguna. Gure kasuan, Donostian dugu hitzordua. Egun hori antolatzeko, baina, zuen laguntza behar dugu.

 Egun horretan, lagun ugari ibiliko da lanean: salmentan (sarrerak, materiala, tikeak, janariak, edariak...), antolaketa lanetan, giroa alaitzen, barren atzean eta abar.

Mendarori eta Elgoibarri material salmenta egokitu zaigu. Elgoibartarrok 20 laguneko 2 txanda egingo ditugu (40 lagun, beraz): bata 11:00etatik 14:00etara eta bestea 14:00etatik 17:00etara.

Zure laguntza ere behar dugu egun horretan dena ondo irten dadin, hortaz, laguntzeko prest bazaude, idatzi, mesedez, helbide hauetara: elgoibarged@gmail.com eta   MendaroGed@gmail.com

MENDARO ETA ELGOIBARKO GURE ESKU DAGO