Beldur Barik astea

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua 2016ko aza. 9a, 19:41

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, azaroaren 25ean izanik, hainbat ekintza ezberdin antolatuko ditugu Beldur Barik astea deitu diogunaren barnean, azaroaren 18tik 27ra bitartean.

 

Azaroak 18 ostiralean hasiera emango diogu Beldur Barik asteari, eta horretarako maitasun erromantikoari buruzko tailerra antolatu dugu gaztelekuan. Tailer hau Sortzen, genero berdintasun arloko aholkularitzako Isabel de Blas Buruagak dinamizatuko du. Bertan hainbat gai ezberdin landuko dira nerabeekin, hala nola, zer den maitasun erromantikoa, non dagoen bere jatorria eta zertan bilaka daitekeen maitasun erromantikoa gure bizitzetan, eta guzti honetan sakontzeko hainbat dinamika ezberdin egingo dira. 

 

MAITASUN ERROMANTIKOA

 

Hilaren 23an nerabe eta gazteen harreman afektiboetan suerta daitezkeen bortizkeria egoerak agerian uzten dituen erakusketa bat egingo da eta iganderarte ikusteko aukera izango dute gaztelekuko txoko ezberdinetan. Horrela, zaplaztekorik, kolperik edo jipoirik gabeko erlazioetan ere indarkeria sexista egon daitekeenaren jabetza izan dezaten.

 

Hurrengo egunean, azaroaren 24an, Espainian egindako A tres metros sobre el cielo film arrakastatsua proiektatuko da.  Ekintza horren helburua nerabeei proposatzen zaien maitasun eredua eta bertan azaltzen diren mitoen inguruan hausnartzea izango da.

 

Azaroak 25ean berriz, Barixakuko ekintzaren baitan, hezitzaileok jarduera praktikoak dinamizatuko ditugu gazteek errealitate honekiko duten iritzi eta ikuspegi kritikoa lantzeko asmoz. Jarraian, 19:00etan Kalegoen Plazan Emakumeenganako indarkeriaren aurka egingo den elkarteratzera joango gara.

 

-Gaztelekuko lantaldea-