Neguko oporraldiko eskaintza

Badatoz oporrak eta egun hauek aprobetxatuz, gaztelekuan ekintza bereziak prestatu ditugu eta zerbitzuaren egutegia ere desberdina izango denez, hurrengo bi asteetan izango dugun programazioa aurkeztuko dugu.

 

Neguko eskaintza

 

Datorren astean, astelehenetik ostiralera eskainiko dugu zerbitzua. Abenduaren 26an, astelehena, totebag tailerra izango dugu, baina zerbitzua denentzat irekita egongo da beste hainbat ekintza egiteko aukera izanik. Asteartetik ostegunera, egonaldia egingo dugu Gasteizen. Hala ere, 28an, asteazkenean, gaztelekua bera ere irekita egongo da. Hilak 30 ostirala, GazteGaba ospatuko dugu, 21:00-22:30 bitartean 2002 edo lehenago jaiotakoentzat. Arratsaldean zerbitzua denentzat irekita egongo da betiko ordutegian (17:00-21:00). 

Bigarren astean asteburuan irekiko dugu gaztelekua. Larunbatean, hilak 7, ping pong txapelketa egongo da, bertan parte hartzeko izena emateko aukera dago abenduaren 30era arte. Igandean berriz, Masterchef txapelketa ospatuko dugu taldeka.

Irrikitan gaude ekintza guzti hauek aurrera eramateko! 

Eguberri on guztioi! Urte berrian ere hemen aurkituko gaituzue gogoz beteta!

 

-Gaztelekuko hezitzaileak-