Bi sari egongo dira. Alde batetik, sari orokorra,150 eurokoa eta, beste alde batetik, publikoaren saria, 100 eurokoa. Publikoaren sarirako botoa Gaztelekuan emango da eta argazki guztiekin erakusketa bat egingo da Gaztelekuan bertan.
Parte hartzeko honako pausuak jarraitu beharko dira:
- Instagramen Elgoibarko Gaztelekua (elgoibarkogaztelekua) jarraitu.
- Domeka honetan, urtarrilak 22, ospatuko den Juan Muguerza Krosaren LXXIV. edizioaren inguruko argazki bat atera.
- Argazkia Instagramera igo. Ezinbestekoa da argazkietan Gaztelekua etiketatzea.
Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 29an bukatuko da.