Maialen Armendia Gabilondok aurkeztutako argazkiak irabazi zuen Juan Muguerza Nazioarteko Krosa Instagram lehiaketa.
Epaimahaiak aukeratu zuen argazki irabazlea, baina Elgoibarko Gaztelekuko erabiltzaileek ere izan dute euren argazkirik gustukoena zein den esateko aukera. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak astebetez eduki ditugu ikusgai Gaztelekuan, eta gustukoenari botoa emateko aukera izan dute nerabeek. Sara Iriondo eta Intza Bereziartuaren artean ateratako argazkia izan da boto gehien jaso dituena. Garaileek dagoeneko jaso dute saria, Elgoibarko dendetan gastatzeko 100 euroko saria, hain zuzen ere.