Nerabeak, Internet eta gaitasun digitalak

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua 2017ko mar. 10a, 16:20

Gaur egun, Internet leku guztietan daukagu, eta esparru honetan, nerabe eta gazteak dira honen erabilera handiena egiten dutenak. Internetek baditu bere arriskuak, baina aukeraz beteriko unibertsoa ere zabaltzen digute, komunikaziorako ateak irekiz, harremanak eraiki, hezkuntza, eta aisiarako instrumentu bihurtuz. Baina, zer egin, guraso, hezitzaile edota nerabe hauen erreferente heldu moduan?

Helduok esparru digitalean dauden tresna horiek erabiltzen jakiteko eta ezagutzeko ahalegina egin behar dugu. Horrela lortuko dugu nerabeak hezterakoan zentzu etiko eta morala eskuratzen dutela bermatzea eta tresna guzti hauek modu seguru eta arduratsuan erabiltzea. Ezagutzaz gain, esfera honetan gauzak nola gertatzen diren ulertu behar da eta internet edota tresna digitalen erabileraren balio positiboak sustatu behar dira. Baina argi izan behar dugu prozesu hau ez dela nerabeak mugikorra eskuratzen duen momentuan hasten, ezta ere bukatzen, prozesu jarraia da eta helduok beti eguneratu beharko ditugu erreminta digitalen inguruan ditugun ezagutzak. Horregatik beharrezkoa da prebentzio lana, eta internetera sarbidea izan aurretik eginiko lana.

Modu positiboan aurreratzeak Internet, sare sozialak eta teknologia berriak erabiltzeko moduan erantzukizuna izatea esan nahi du. Familiok gazteen bidelagun izan behar dugu prozesu horretan. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 2016an "Internet eta Teknologia Berriak - Hitz egingo dugu familiartean?" izeneko txostenean, helduok haur eta nerabeekin landu beharreko oinarrizko hainbat jarraibide zehazten dituzte, hiritar digital izatetik haratago doazenak.

-Komunikazio afektiboa: Familiarteko komunikazioa ezinbestekoa da haurrei autoestimu sendo bat, nortasun osasungarri bat eta gizarte-harreman onak garatzen laguntzeko. Entzuten eta ulertzen ditugula sentituko dute.

-Geure jarrerarekin erakutsi behar diegu beren sentimenduak erakusten. Horrek ez du gatazkan konpontzen lagunduko, baina bai haiei heltzea ahalbidetuko duen giro bat sortzen.

-Kalitatezko denbora: Eskaini denbora seme-alabei; gutxi bada ere, kalitatezkoa behar du izan.

-Gatazkekin ohitu: Horiei aurre egin eta erantzuten jakin behar dugu, eta gertakari natural gisa hartu behar ditugu. Pertsonen arteko harremanek berezko dute gatazka.

-Eta aurrekoarekin oso lotuta, erakutsi hitzarekin bere burua defendatzen eta asertibotasunez erantzuten beregan eragina duen eta partekatzen ez duen edozer erabakiren aurrean.

-Indartu haren autoestimua; baloratu eta indartu bere ezaugarri onak.

-Gogoraraz iezaiozu laguntza eska diezaiokeela konfiantzazko norbaiti (ama, aita, irakasle bat, beste lagun batzuk), beti aurkituko baitu entzungo duen eta bere egoeragatik arduratuko den norbait.

-Emaiozu babesa eta segurtasuna han zarela eta arreta eskaintzen diozula erakutsita. Agertu bere beharrekiko eta harremanekiko interesa.

-Saia zaitez Interneti buruz gutxieneko ezagutza batzuk izaten, baita sareari buruz ere, eta ez utzi teknologiekin loturiko guztiaren gaineko erantzukizuna zure alabaren edo semearengan.

-Hitz egin harekin Interneteko profiletan datu pertsonal desegokiak ez argitaratzearen garrantziari buruz. Azaldu pasahitzak oso garrantzitsuak direla eta leku seguru batean gorde behar direla.

Interneterako sarbidea egon badago, eta sare sozialetan oso presente daude nerabeak, beraz aurretik aipaturiko jarraibideek, espazio digitalean aurki dezaketen informazio eta tresnen aurrean hautatzeko gaitasuna eta irizpideak izatea ahalbidetuko du. Gaitasun digitalak eskuratzeko prozesu honetan, adintxikiko zein helduok elkarrekin praktikatu eta ikasi behar dugu.

 

Gaztelekuko hezitzaileak