Gaztelekuko udako programazioa

Udaldirako ekintzak prest dauzkagu, asanblada bidez aukeratu ondoren. Izen emateak, gaztelekuan bertan egiteko aukera izango duzue, ekainaren 16ra arte.

Nerabeen hitza eta parte hartzea sustatzeko asmoz, oporraldi garaietako programaketak asanblada bidez osatzen ditugu nerabeekin. Bertan ideia ezberdinak landu eta gero, astebeteko epean bozketa egin dugu eta horrela, udako egutegia osatu dugu. Ekainaren 19an hasiko da udako eskaintza eta uztailaren 14ra arte iraungo du. Tarte honetan, astebukaeratan (larunbat eta igande) itxita egongo da, baita gaztelekutik kanpo ekintzak egiten direnean ere. Adinaren arabera ere, eskaintza bereizia egingo da egonaldiei dagokienez.

Ekintza berezi ezberdinak antolatu ditugu, eta hauetan izena eman beharra dago: Arcachon aquapark-era irteera, Irrisarriland parkera irteera eta Tarragonan eta Askizun, egonaldiak. Ekintza bakoitzak bere prezioa dauka, baina diru-laguntzak ere egongo dira: familia ugariek eta bigarren seme-alabak ekintza berdinean izena emateagatik %30ekoa jasoko dute eta DSBL (AGI), DBE (RGI) edo GLL (AES) jasotzen duten familiek %70ekoa.

Hona hemen, udako egutegia eta izena emateko ekintzak.

 

eus 1

 

eus 2

 

IRRISARRILAND

 

TARRAGONARA BIDAIA

 

Askizu

 

-Gaztelekuko hezitzaileak-