13-18 urte bitarteko edozein nerabek hartu dezake parte saio honetan.
Solasaldi honetan gai desberdinak jorratuko dira norberaren giza trebetasunen inguruan hausnartzeko eta sakontzeko asmoz:
- Auto-estima on bat izatearen garrantzia landu, bere erabilgarritasuna onartu.
- Asertibitatearen abantailak landu.
- Beste pertsona baten tokian jartzen ikasi.
- Atentzio ezaren eta ez entzutearen ondorioak eta eragozpenak landu.
- Entzuten ikasi eta entzutera motibatu besteekiko errespetua erakutsiz.
- Modu egokian “ezetz esateko” era desberdinak ikasi.
- Bakoitzak pentsatzen duena esaten ikasi eta besteen iritziak errespetatzen ikasi.
- Talde presioa agertzen den egoera bat ikusten ikasi.
- Gatazkak normalak direla eta onuragarriak izan daitezkeela ikasi.
- Gatazkak konpontzeko teknikak ezagutu eta martxan jarri (enpatia, tolerantzia).