Elgoibarko Udalak, prozesu parte hartzailea jarri du martxan herritarrek 2018ko jaietako egitarauan ekarpenak egin ditzaten. Egitasmo honen barnean, partaidetza tailerrak egingo dira jaien eredua lantzeko, eta horien artean nerabeek gaztelekuan izango dute parte hatzeko aukera. Gaur arratsaldeko 19:30-20:30 bitartean izango da saioa eta ondoren merienda ere izango dugu.
-Gaztelekuko hezitzaileak-