Bi sari egongo dira. Alde batetik, sari orokorra, 150 eurokoa eta, beste alde batetik, publikoaren saria, 100 eurokoa. Publikoaren sarirako botoa, argazki guztiekin gaztelekuan bertan egingo den erakusketan emateko aukera izango dute nerabeek. Parte hartzeko honako pausuak jarraitu beharko dira:
- Instagramen Elgoibarko Gaztelekua (elgoibarkogaztelekua) jarraitu.
- Domeka honetan, urtarrilak 13, ospatuko den Juan Mugertza Krosaren 76. edizioaren inguruko argazki bat atera.
- Argazkia Instagramera igo. Ezinbestekoa da argazkietan Gaztelekua etiketatzea.
Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 20an bukatuko da. Ondoren, urtarrilaren 23tik 31ra izango da argazki erakusketa.