Guztira 13 eta 18 urte arteko nerabeek egindako 51 argazki aurkeztu dituzte aurten Juan Mugertza Krosa Instagram lehiaketara. Nerea Artetxek aurkeztutako argazki batek irabazi zuen lehen saria. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Publikoaren Saria erabakitzeko ikusgai egon dira Gaztelekuko topagunean. Nerabeek beraien argazki gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute, eta Iraitz Fernandezen argazkiak jaso ditu boto gehien, eta, hortaz, Publikoaren Saria. Argazkian ikus dezakezuen moduan, dagoeneko banatu dizkiegu sariak biei, 150 euroko saria Nerea Artetxeri, eta 100 eurokoa Iraitz Fernandezentzat.