Asteazkena, hilak 11, irekiko dugu gaztelekua

Gaztelekuak ikasturte berriari ekingo dio hilaren 11n, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan. Aurtengoan zerbitzua 2002-2007 bitartean jaiotakoei eskainiko zaie. Zerbitzua doakoa da.

Eguaztenetik domekara irekiko da gaztekua, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, barixaku eta zapatuetan izan ezik, egun hauetan zerbitzua 21:00ak arte luzatuko baita.

Urteko ordutegia

Nerabeak bizitzarako trebatzen dituen aisialdiko zerbitzua da gaztelekua, euren parte-hartzearekin eta profesional hezitzaileen bide-laguntzarekin eraikia. Gure helburua nerabeak gizartean ikustaraztea da, dagokien tokia emanez.

-Gaztelekuko hezitzaileak-