Ate irekiak gaztelekuan

Gaztelekuan, ate irekien eguna antolatu dugu, urriaren 9an, asteazkena, arratsaldeko zazpietan, erabiltzaileen guraso, tutore, hezitzaile, bizilagun eta zerbitzua ezagutu nahi duen edozein herritarrentzat.

Zerbitzuaren aurkezpena, lantzen diren helburu eta funtzionatzeko moduaren inguruko azalpenak emango dira. Horrez gain, lokalaren bisita gidatua egingo da, hezitzaileak ezagutu eta edozein duda edo proposamen egiteko aukera paregabea izango da. Amaieran bertaratzen direnentzat mokadutxoa eskainiko da. Gonbidatuta zaudete!

-Gaztelekuko hezitzaileak-

Ate irekiak euskaraz