Eta orain… kontserben kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2015ko mai. 14a, 10:29

Oraingoan kontserbak eskatzeko aukera eskaini nahi dizugu. Urte osorako kontserben erosketa egitea planteatu nahi dizugu, olioarekin egin genuen bezalaxe.

Nafarroako hegoaldean ekoiztu dira kontserba hauek eta Errigora sareak loteka ekarriko dizkigu, produktoreengandik zuzen-zuzenean, bitartekaririk gabe. Eskaerak maiatzaren 14tik 26ra bitartean egin ahal izango dira.

ekoizlearen jatorrizko prezioan

ZER LORTU NAHI DUGU?

Kontsumo arduratsuagoa sustatzea hemengo produktuak kontsumituz. Euskal Herriko nekazariek saldu ditzatela euren produktuak prezio duinean Euskal Herrian. Ekoizleengan eragitea etiketak euskaraz jar ditzaten…

 

ZER ABANTAILA DU HONEK GUZTIAK?

Nafarroan ekoiztutako kalitate goreneko produktuak kontsumitzeko aukera ematen digu. Gure despentsa urte osorako betetzeko aukera eskaintzen du. Ekoizlearen jatorrizko prezioan lortzen ditugu produktuak. Etiketak, gainera, euskaraz datozkigu.

Azken batean, Errigora XXI. mendeko auzolan bat da, herri honi ekarpen positiboa egin nahi diona. Errigoraren bidez, denok dugu zer irabazi, bai ekoizleek bai kontsumitzaileek.

 

ZEINTZUK DIRA KONTSERBA LOTEAK?

  • Barazki menestra: 720 ml.ko 12 poto (36€)
  • Potxak: 720 ml.ko 12 poto (34€)
  • Orburuak (alkatxofak): 720 ml.ko 12 poto (41€)
  • Pikillo piperrak: 425 ml.ko 12 poto (35€)
  • Pikillo piper ekologikoak: 250 ml.ko 12 poto (41€)
  • Zainzuri estrak: 425 ml.ko 10 lata (30€)

 

ESKAERAK NOLA?

Eskaerak errigora.eus webgunearen bitartez egin ditzakezu, hango formularioa beteta. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 14tik 26ra bitartekoa da. Eskaera egitean ez duzu ezer ordaindu behar. Loteak jasotzean ordaindu ordainduko da.

 

PRODUKTUA NOIZ ETA NOLA JASO?

Ekainaren 9an, Kultur Etxeko Sotoan. 17:00etatik 20:00etara.

 

ZALANTZARIK?

Edozein argibide behar baduzu, sar zaitez errigora.eus webgunean edo idatziguzu elgoibar.errigora@gmail.com helbidera. Galderaren bat zuzenean egin nahi badiguzu edo produktuak dastatu nahi badituzu, maiatzaren 15ean (barixakua) Plaza Handian egongo gara (18:30-20:00) eta maiatzaren 23an (zapatua) San Frantzisko iturri inguruan (12:00etatik aurrera).