Saskien kanpainaren bidez, alde batetik, bertako ekoizpenari bultzada eman nahi diogu. Ekoizleen atzean ehunka langile daudela kontuan hartuta.
Beste alde batetik, saskiaren balioaren %25 Nafarroako hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da. Diru-ekarpena honako proiektuetara bideratuko da: Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenera, Erriberako AEKra eta D eredua Nafarroa osora hedatzeko ekimenetara.
ESKAERA NOLA EGIN?
Saskiak eskuratzeko hainbat modu ditugu Elgoibarren:
- Saskiak internet bidez eska daitezke, Errigoraren formularioa beteta. Kasu horretan, saskiak azaroaren 17an banatuko dira, merkatu plazan. Ordainketa otarrak jasotakoan egingo da. Elgoibarko Errigora taldea, dena den, Kalebarren plazan izango da otarra erakusten urriaren 31n (azken zapatuko feria) eta azaroaren 6an. Era berean, zalantzak argituko ditugu eta eskaerak eskuz egiteko aukera ere izango da.
- Orbea tabernan utzi ditugun eskuorriak eskuz beteta.
- Elgoibarko Ikastolaren bidez.
- AEK euskaltegiaren bidez.
AURTENGO SASKIAK ZER DAKAR?
-
Ardo beltz botila (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
-
Olio birjina estra botila 0,5l (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo edo La casa del aceite)
-
Melokotoia almibarrean (Almanaque)
-
Orburuak (Ebron edo Maria Jesus)
-
Potxak (La Churta edo Maria Jesus)
-
Kardua (Maria Jesus edo Pedro Luis)
-
Mahats zukua (Ekolo)
-
Almendrak (Ntra. Sra. del Rosario)
-
Pikillo piper ontzi txikia 228ml (Iturri)
-
Pikillo piper ontzi handia 425ml (El Escolar edo Meleta)
-
Zainzuriak (Iturri)
-
Melokotoi marmelada (Pedro Luis)
-
Pikillo piper untapana (Almanaque)
Informazio gehiago Errigoraren webgunean. Edozein zalantza izanez gero, idatzi elgoibar.errigora@gmail.com helbidera.