Nafarroako euskalgintza sustatzeko asmoz, "Nafarroa hegoaldeko uzta, euskarari puzka" kanpaina abiatu berri du Errigorak. Aurreko urteetan moduan, Zazpiak bat, Sortzen, AEK eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean garatuko dugu.
Orain arte, produktu sorta bakarra izaten genuen. Aurten, berriz, bi aukera eskainiko ditugu: saski zuria ala saski beltza. Saski batak zein besteak 50 euroko prezioa izango du.
Zer dago saski beltzaren barruan?
-
- Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo edo La Casa del Aceite)
-
- Mahats-zuku ekologikoa (Ekolo)
- Potxak (Maria Jesus)
- Melokotoi-marmelada (Pedro Luis)
- Almendrak (Ntra. Sra. del Rosario)
- Borraja ekologikoa (La Churta)
- Pikillo-piper mamia (Pedro Luis)
- Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
- Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)
- Melokotoia almibarrean (Almanaque)
- Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)
- Pikillo-piper osoak (El Escolar edo Iturri)
- Zainzuri estra lodiak (Iturri edo El Agricultor)
Zer dago saski zuriaren barruan?
-
- Txokolatezko gutiziak (Urrutia)
- Pasta ekologikoa (Martinelli)
- Arroza (El Alcaraván)
- Polboroiak edo teilak (El Molinero edo Monasterio de Cascante)
- Madaria almibarrean (Almanaque)
- Eskalibada (Almanaque)
- Pikillo-saltsa (Maria Jesus)
- Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
- Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)
- Melokotoia almibarrean (Almanaque)
- Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)
- Pikillo-piper osoak (El Escolar edo Iturri)
- Zainzuri estra lodiak (Iturri edo El Agricultor)
Nola egin eskaerak?
Eskaerak azaroaren 8a baino lehen eskatu ahal izango dituzue. Elgoibarren aukera hauek dauzkazue eskaerak egiteko:
-
- elgoibar.errigora@gmail.com helbidera emaila idatzita.
- www.errigora.eus webgunetik. (https://www.errigora.eus/
egin-zure-eskaria)
-
- Urriaren 29an, larunbata, goizean zehar Merkatu Plaza parean jarriko dugun postuan eskaera orriak beteaz
-
- Elgoibar Ikastolan
- Elgoibarko AEKn
- Elgoibarko Izarrako bazkideek elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus emailera idatzita egin ditzakete eskaerak (azaroaren 7a baino lehen)
Banaketa
Banaketa eguna azaroaren 23an izango da (asteazkena). 17:00etatik 20:00etara egongo gara Merkatu Plaza barruan, Elgoibarko Udalak lagatako postuan.
Zer bideratzen da euskalgintzara?
Erosten dugun saski bakoitzaren %25 Nafarroa Hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da. 50 euro ordainduta, Nafarroan ekoiztutako kalitate goreneko produktu sorta eskuratu ez ezik, 12,5 euroko ekarpena egiten ari gara hango euskalgintzari, ametsak egia bihur daitezen.