Badator udaberria, badator uzta berria

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2017ko mar. 1a, 22:36

Martxoaren 14ra bitartean kontserbak eta olioa eska ditzakezue. Nafarroan ekoitzitako kalitatezko produktuak Elgoibarrera ekarriko ditugu, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Errigorak bi berrikuntza dakartza udaberriko kanpaina honetan: batetik, kontsumitzaileek aukera izango dute produktu ekologikoen eta konbentzionalen artean hautua egiteko.

Beste berrikuntza izango da olioa eta kontserbak aldi berean eskatu beharko direla, nahiz eta eta banaketa zein ordainketa bi alditan egingo den. Olioa martxoaren 29an banatuko dugu Elgoibarren eta orduan ordaindu beharko da. Kontserbak, berriz, maiatzaren 31an banatuko ditugu Elgoibarren eta jasotzerakoan ordaindu beharko dira.

Eskaerak, edozein kasutan, martxoaren 14a baino lehen egin beharko dira.

Eskaerak egiteko, hauexek dituzue bideak:

Hemen kontsulta ditzakezue Errigorak kanpaina honetan eskaintzen dituen produktu eta prezio guztiak. Edozein zalantza edo argibide behar baduzue jar zaitezte gurekin harremanetan elgoibar@errigora.eus helbidera idatzita.