Eskaera guztiak egin ondoren, Elgoibarren honako egun hauetan egingo dugu banaketa, Merkatu Plazan:
- Olioa: apirilak 16, astelehena
- Kontserbak: ekainak 5, martitzena
Aurreko urteetan bezala, produktuak jasotzerakoan ordaindu beharko dira.
Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina 5. urtez egingo dugu aurten. 2014an ekin genion. Ordutik hona, gure komunitatea haziz eta haziz joan da. Euskal Herri osoan gero eta mahai gehiagotara iristen dira, Errigoraren bidez, nafar hegoaldeko kalitatezko produktuak, euskaraz etiketatuta.