Villabonako mendi martxa

Erabiltzailearen aurpegia Edu Uribe 2014ko api. 2a, 14:46

Pasa den igandean Villabonako mendi martxan (43 km eta 2400 m-ko desnibela) parte hartu genuen hainbat mendizalek. Iraupen luzeko ibilaldien zirkuituko estreinakoa izan zen.



1706636885609 Villabonako mendi martxa

Martxa honekin Euskal Herriko mendi martxen sasoiari hasiera ematen zaio, alegia, Zirkuitua deritzonari (zirkuitua.com).
Aurten Hiru Haundiak mendi martxa ospetsua ere burutuko denez, -bi urtean behin egiten da-, mendizale askok Zirkuituko martxa hauek egiten ditu entrenamendu modura. Villabonako inguruetan hainbat mendizale elgoibartarrekin egin nuen topo, ondoko argazkiko koadrila hori, esaterako: Josu, Gurutz, Edu, Jon Peli, Tomas, Esteban, Tomas, Eneko eta Jon.