Alberto Zerain eta Mariano Galván Nanga Parbat (8125 m.) mendia igotzen saiatzen ari zirelarik elur jausi batek arrapatuta eroriko bat izan zuten duela aste bete. Bi mendizaleak Mazeno gailurreriatik zihoazen Narga Parbateko tontorrerako bidean. Mazeno gailurreria 6000-7000 metroko garaieran kokatzen da, eta 7 bat kilometroko luzera du alde batetik bestera. Albertok eta Galvánek bide luze honetatik jotzea erabaki zuten Kinshofer deritzon ohiko bidea alde batera utzita.
San Juan egunean, ekainaren 24an, goizeko 4:00etan Zerainen racetrackerra martxan jarri zen. Handik 5 ordutara, goizeko 9:00etan, 5850 metrotara zeudela adierazten zuen gailuak. Bapatean, gailuak seinaleak igortzeari utzi zion, eta handik ordu betera, goizeko 10:00etan, Albertoren racetrackerrak aurreko kokapenetik (5850 m) 160 metro beherago markatzen zuen. Racetrackerrak gaueko 1:00ak arte seinaleak igortzen jarraitu zuen bateriarik gabe gelditu zen arte. Aste bete igaro den honetan, helicoptero baten laguntzarekin, erreskateko lagunek azken kokapenaren gainetik zehar hegan egin izan dute. Bertan ikusitakoaren arabera elur jausi baten aztarnak zeudela baieztatu izan dute, baina pertsonen oinatzen aztarnarik ez.
Alberto eskalatzailea, mendi lasterketaria, himlayista eta mendiaren maitale sutsua izan da betidanik. Gogoan det Karakateko igoerara nola etorri izan zen urte batzuetan, Elgoibarko lagunekin bat eginez bide batez. Beti laguntzeko prest eta gazteei bidea zabaltzen. Mila esker Alberto!
Informazio osoagoa: www.mendilasterketa.blogspot.com