Angel Ugarteburu

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Txotx! Egiteko ordua baino lehen Xabi trikitilariarekin egon naiz eta kantu ezagun batzuen ahapaldi batzuk idatzi dizkiot.

Nabigaldi labur samarra dugu hurrengo portura. Red Bay-ra goaz eta ez dago hain urruti. 2000 biztanlerekin eusten dio herri izateari. Herri hazitxoa ere bada, Labrador eta Ternuako herrien bataz bestekoa ikusita.

Zorabioak joan dira. Chateau Bay-ko lasaitasunak, hango baso artikoaren usainak neure onera ekarri naute. Beste asko ere bai. Manu Izagirrek eman zizkigun, ingelera ondo menderatzen ez genuenoi, San Joan galeoiaren aurkikuntzaren xehetasun teknikoak eta anekdotak, gaztelaniaz.

Bigarren egunean, 17 goizean, Labrador penintsulako lurrak ikusten hasi ginen estribor aldean. Foka batzuk ere bai igerian gure ontziaren inguruan. Hantxe ainguratu dute ontzi handia, Chateau Bay-etik gertu.

Goizetan gehienetan 7:30etan, bozgorailuz esnatzen gaituzte: Good morning ladies and gentlemen, good morning! Eguneko programaren berri pantailan agertzen den bitartean. Jason Edmonds komandantea da egitarauaren berri ematen diguna.

Oraindik hurbil daude bizi izan ditugun une hunkigarri eta bitxiak eta, alfonbra bat astintzean bezala, hautsak apurka-apurka datoz beherantz eta pausatzen dira modu aski anarkikoan. Kosta egiten da azalpenei segida lirain eta logikoa ematea, emozioak ere tartekatu egiten baitira.

Ekainaren 15ean sartu gara ontzian, muga bat pasatzeko egin behar diren tramiteak eginda. Estatu Batuetako ontzian sartzen gara eta, beraz, Kanadatik hara iragaiteko pasaporte eta abarren ikuskapena egin behar.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza