Baita, doinu ezagun batean kantatzeko gaira zetozen bertso batzuk egin ere. Aimar arduradunari ondo iritsi eta makinaz atera ditu kopia batzuk, jendeak parte har zezan. Izan ere, askotan hankamotz geratzen dira gure abestiak, doinuaz aparte ez baitutejarraipenik. Horregatik prestatu nituen N. Etxaniz-ek egindako Anttoni eta Antton-en bina ahapaldi, errepikarekin, gizonezkoek eta emakumeek txandaka kantatzeko. Baita harako egokiak ziren Boga-boga eta Itsasoa laino dago ere. Amaitzeko, Ocean Endeavour izena eman nien Donostiako hiru damatxo doinua eta errepika erabilita kantatzeko asmatu nituen honako bertso hauei: Azkar egin eta Xabier trikitilariari eman. Honek Aimarri esan eta kopiak ateratzea izan zen hurrengo pausoa.. Merezi izan zuela uste dugu, jendeak nolako gogoz eta harmoniaz kantatu zituen ikusita. Neure kontura egun horretako Txotx deia.
Kantu eta bertso berriei esker, egun hartakoa txotxa berezia izatea lortu genuen.. Gustukoa izan zuten antolatzaileek ere.
Hona txotx-erako prestatutako bertso berriak:
Ocean endeavour
(doinua: Donostiako hiru damatxo)
1 2
“Baleazale berriak gara “Kexu handirik ez dugu gero
Ternuako parajian”(bis) guk egia esateko” (bis)
“Jakitunekin ibili gara “Ocean endeavour honetan
ahaztu ezinezko bidaian ibili gara ederto
eta kriskitin, kraskitin Eta kriskitin, kraskitin
larrosa krabelin larrosa krabelin
Endeavour apartian”(bis) apaizak baino hobeto”( bis)
3 4
“Arratsaldeko erromerian “Basque Culinary gurekin dator
denok zutik buru-bihotz” (bis) ontzi honetan hain zuzen” (bis)
“kupel ondoko lerro luzean “edan hutsakin zorabiatuz
inor ez da gelditzen motz lurrera jausi ez gaitezen
eta kriskitin, kraskitin eta kriskitin, kraskitin
larrosa krabelin larrosa krabelin
Ternuaren omenez txotx!” (bis) dantzatuz argal ta gizen”(bis)
5
“Mila zorion eta eskerrak
Antolatzaile lagunak” (bis)
“Arizmenditar aita-semeak
Ta jakitun ezagunak
Robert, Manu eta Latonia
Ta gainontzeko kuttunak
Eta kriskitin, kraskitin
Larrosa krabelin
Gora ohitura euskaldunak” (bis)
2017- 06-19
San Lorentzo ibaiaren korrontea saihestu eta irlaren babesera, mendebaldeko kostara egin dugunean ondo igarri diogu ontziak balantza gutxiago egiten zuela. Loaldi lasaia egin dugu. Ni ez naiz goiz ibiltzen zalea, baina goizeko 6ak baino lehen, ia egunsentiaz batera hasten zen jendearen ate-hotsa eta mugimendua. Aski nuen leihoko gortina ohetik bertatik apur bat zabaltzea, jendea kamerekin zebilela ikusteko, iceberg, foka zein baleen peskisan. Laino itxia dago, ordea, gaur goizean. It´s foggy- diote ingelez hiztunek.
Goiztiarrentzat bada 7etan early break fast-a egiteko aukera. Ni, normalean, ez naiz 8ak aurretik jaikitzen, egitarauak behartzen ez banau, behintzat.
Gosaldu eta laster bota dugu aingura. Gros Morneko parkearen sarreran dagoen Woody point dugu begien aurrean. Gaur ez dugu, pronostikatu dutenez, eguraldia gure alde izango. Euria eta behe-laino itxia. Fiordo ederraz gozatzeko lagun txarrak.
Aldez aurretik Gros Morneko parkearen azalpenak eman dizkigu gurekin doan kanadiar geologo batek, Scoot Schillereff. Sculpting the rock, hitzaldiaren gaia. Parkeko Tablelands horien sorrera noiz eta nola gertatu zen adierazi digu, eta glaziarrek sortutako V eta U formako sakonerak, itsasoak bete eta fiordo bihurtu dituela.
Zodiac-etan lehorreratu eta bi autobusetan jarri gaituzte: anglofonoak batean eta besteok, bestean. Ez dugu paisaia hori ikusi eta gozatzeko aukera handirik izango, euria zeharka baitator eta lainoak ez duelako ehun metrotik harantzago ikusteko aukerarik ematen. Euskal olerkariak idatzita utzi zuenez guk ere irudimenari egin beharko diogu leku: “Maite ditut maite gure bazterrak lainoak izkutatzen dizkidanean”
Saiatu da gure gidaria, umoretsu eta modu pedagogikoan, harri zein landareen azalpenak ematen. Bateko peridotita eta besteko pitcher plant, lore haragijalea. Elgoibarko Ima eta haren azalpen egokiak izan ditut gogoan Euriak ez digu barkaziorik eman, ordea, eta autobusetara bueltatu gara. Herri txiki bezain politean, Woody point honetan, ibili gara Jose Mari Aldasoro, honen emazte Isabel eta ni, aterrunea profitatuz. Gero, argazki batzuk atera eta berriro ontzi handira. Postaletan ikusi beharko lainopean geratu dena.
Bazkaldu eta gero izan dugu gure Iraitz Agirreren hitzaldia. Aretoa beterik dago, ondo moldatzen baita Iraitz ingelesez ere. Bietara eman du bere saioa: Euskal emakumeak. XVI.mendera hurbilketa historikoa. Generoaren ikuspegia. J.A. Azpiazuren liburu bat aipatu du, emakumeak ekoizpen eta ugalketa sistemak ikustezin bihurtu dituela esateko. Hala ere, argi geratu da emakumeek alde eta aldioro izan direla nahitaezko; baita gizonezkoak Ternuan ziren artean herrietako bizimodua aurrera eraman eta finkatzeko ere. Itsasoarekin lotura duten lanetan gizonei laguntzen ere, sareak egin eta konpontzen, batelak eta gabarrak eramaten, arraina manipulatzen e.a., zer izango zen emakumerik izan ez balitz? Gai interesgarria bezain zabala.
Arrantzaleen emazteak sorgintzak hartzen zituen Pierre Lancre inkisidore frantziarra ere aipatu zuen. Emazte zein emaztegaiek akelarreetako erritoetan hartzen zutela parte, gizonak onik itzul zitezen. Sagardoa ere edaten zutela eta, jakina denez, Evak Adani emandako sagar bat izan zen gizakia paradisutik bialtzeko arrazoia. Ez ginen aspertu.
∞ Aurreko sarrerak:
- Ternua-Newfoundland
- Balea: fantasia eta errealitatea
- Euskal itsasgizonak baleen atzetik
- Euskararen arrastoak
- Euskaldunak protagonista
- Balea mota ezberdinak
- Desagertzeko zorian
- Apaizak baino hobeto
- Prestaketa lanetan
- Honek Pasaia ematen du
- Sartu gara ontzian
- Zientzia eta sagardoa
- Zodiac-etan lehorrerantz
- Chateau Bay
- Barruko lana
- Red Bay
Angel Ugarteburuk euskal baleazaleek Ternuan laga zuten arrastoari segika joango den espedizioan parte hartuko du (2017-06-14)