Madrildar batek lehenago itzuli behar duenez etxera, hura eta beste 5 lagun lehen saiakera egitera doaz Ama Dablamera. Materialari azken ukituak eman eta Nepalgo ohiturazko agurra egin diete, mendiari zorte ona eskatzeko. Sei mendizaleekin batera, nepaldar gidari bat eta beste hiru taldekide igoko dira lehen kanpalekura materiala igotzera. Emozioz agurtu ditugu denak, gerraren lehen lerrora joango balira bezala.
Bitartean, gainerakoak behe kanpalekuan egongo gara, atseden hartzen. Edo hori uste genuen behintzat! Bat-batean helikoptero bat eta kalez jantzitako jendea. What???? Zeintzuk dira? Nepalgo gobernuko hainbat ordezkari! Daflipat. Nepalgo turismo ministroa eta haren sekitoa, Ama Dablamen behe kanpalekuan! Emakume bat takoi eta guzti, eta gu mendiko arropa izerdituarekin, azken dutxa noiz hartu genuen ere ahantzita. Adeitasunezko agurrak egin ostean, elkarrizketatxo bat egiteko baliatu dugu. Ministroaren idazkaria mesfidati zegoen hasieran, galdera konprometituren bat egingo genion beldur. Estos periodistas…
Bitartean, gainerakoak behe kanpalekuan egongo gara, atseden hartzen. Edo hori uste genuen behintzat! Bat-batean helikoptero bat eta kalez jantzitako jendea. What???? Zeintzuk dira? Nepalgo gobernuko hainbat ordezkari! Daflipat. Nepalgo turismo ministroa eta haren sekitoa, Ama Dablamen behe kanpalekuan! Emakume bat takoi eta guzti, eta gu mendiko arropa izerdituarekin, azken dutxa noiz hartu genuen ere ahantzita. Adeitasunezko agurrak egin ostean, elkarrizketatxo bat egiteko baliatu dugu. Ministroaren idazkaria mesfidati zegoen hasieran, galdera konprometituren bat egingo genion beldur. Estos periodistas…
Komentzitu dugu eta mendiko turismoak Nepalgo ekonomian daukan garrantziaz, masifikazioaz eta zaborraz aritu gara. Esate baterako, eta berritasun gisa, behe kanpalekutik gora doazen mendizaleei poltsa berezi bat ematen zaie (emango zaigu) gorotzak menditik jaisteko. Bai, kalean zakurren gorotzak jasotzeko dauzkagun poltsen antzekoak, baina estankoak (ez daitezen erraz zabaldu, just in case).
Ministroari bezala, Alexi ere elkarrizketa egin diot gero. Zelako erreztasuna daukan gizon honek kamera aurrean hitz egiteko. Gauza interesgarri mordoa kontatu du, eta politena, mendira pasioz etortzen garela, helburu guztien gainetik. Presaka bizi garen garaiotan, honelako espedizioek gelditu, hausnartu eta bizitzaren benetako balioez gozatzeko aukera ematen digutela, tontorra zapaldu edo ez. Arrazoi du Alexek, oraindik ez diogu mendiari bete-betean ekin, baina esperientzia ahaztezina izaten ari da. Eta batzuok sare sozialak edo tarteka konexioa bilatzea kritikatu arren, baliabide horiei esker, familia, lagun eta Euskal Herriko mendizaleei bizitzen ari garena nolabait helaraz diezaiekedala sentitzen dut. Eta harro nago, zer demontre!
Joan dira politikariak eta bazkalordua iritsi da. Arroza eta patatak. Gainerakoek osagarri gehiago ere bai, baina saltsa eta bestelako bereziak saihesten ari naiz sabelaldea limiteraino zaintzeko.
Bazkalostean siestatxoa, dendak eguzki epeletan daudela aprobetxatuz. Taldekide batek tupustean esnatu nau, EITBtik deika ari zaizkigula esanez. Goizeko albistegian, Egun on Euskadin, zuzeneko saiotxo bat egin dugu Alexek eta biok. Ederra izan da! Eta ederrena agian, lankideen maitasuna sentitzea. Beti esan dut eta beti esango dut: nire lana asko maite dut, zorteduna naiz oso.
Behe kanpaleku inguruan paseotxoa egin dugu kide batzuek. Nekatuta nago gaur, baina ez omen da kezkatzekoa. Garaierara egokitzen ari garen seinale omen da.
Eguzkia ezkutatu ahala, tenperaturak izugarri egiten du behera. Eta hemen gaude, Ama Dablami begira, gure taldekideen albisteak noiz jasoko. Bat-batean walkiea, pixkanaka denak ari dira iristen lehen kanpalekura, eta materiala garraiatzera joan direnen zain gaude behean. Goian geratu direnak nekatuta daude, behe kanpalekutik 1200 metroko desnibela gainditu ostean 5800 metroan egingo dute lo. 17:30ean iritsi dira “zamaketari” berriak gurera eta txaloka hartu ditugu, eroiak balira bezala. Nekatuta baina oso pozik, lehen kanpalekua muntatzen lagundu diete gainerakoei. Lehen kanpalekuko argazki zoragarriak erakutsi dizkigute eta izugarri motibatu gaituzte unea iristen zaigunean guk ere gora ekiteko.
Eta horrela iritsi gara afalordura. Goian lotan daudenei animoak eman dizkiegu walkietik oilasko eta kalabaza erre goxoak jan bitartean. Gainerakoek patata-purea eta espagetiak ere bai. Postrerako mango fruta.
Logale naiz, eta ohera laster joatea da nire asmoa, baina Alex dj lanetan jarri da eta behe kanpalekuko lehen disko festa egin dugu. Shakira, Kortatu, Ramones edo Led Zeppelin. Ederra izan da! Eta hotzak kendu ditugu, gainera.
Ohera joan aurretik Alexek Eitbko hainbat mezu zeuzkan. Ai ene! Everesteko behe kanpalekuan grabatutako irudiak eta gaurko elkarrizketak (turismo ministroarena eta Alexena) gaur emititu nahi dituzte. Laneko azken gestioak egin eta barre artean oheratu gara.
Eta hemen nago, lo zakuan, ur beroa botilan sartuta eguneko kronika idazten. Liherrek buztinazko hainbat ontzi egiten ikasi du eta niretzat propio grabatutako bideoa hainbat aldiz ikusi dut. Amoñi ere pozarren, telebistan eta onik ikusi nauelako. Jendeak ez du ulertzen oporretan egonik elkarrizketak, bideoak eta idazlanak egiten aritzea. Amak, ordea, esan dit inoiz baino zoriontsuago ikusten nauela, mendian eta elkarrizketak egiten, nire saltsan murgilduta! Egun zoragarria izan da benetan. Begiak itxi eta amets egiteko unea. Eztarria urratu samar nabaritzen dugu askok. Taldekide batek botaka igaro du azken gaua. Atseden hartu eta bihar denok sendatuta, seguru. Esnatu eta goiko taldekideek nolako gaua igaro duten jakiteko irrikaz gaude denok. Mendiak badu zerbait berezia taldekideak elkartzen dituena, azaltzen zaila den maitasun beteko harreman estu bat.
- Aurreko kronikak HEMEN