Goizeko bederatzi terdietan ireki dituzte ateak. Gogor heltzen diogu eskutik Garaziri, jendartean galdu ez dadin, baina ez ote da gehiago urduritasuna nolabait askatu nahi dugula. Ilara luzeak sortu dira, hara eta hona agurtu ditugu ezagunak. Ateak ireki dituzte eta trenak ihes egingo baligu moduan korrika hasi gara. Nora goaz? Oholtzatik ahalik eta gertuen egon nahi dugu. Goian? Ez, ahal izanez gero, behean hobe. Garazik eta biok eskutik helduta zeharkatu dugu Bizkaia Arena, hauxe da gure txokoa! 9. ilaran gaude, erdi-erdian, zoragarri.
Eta ordubeteren buruan, argiak apalduta direla, nola pilotariak kantxara hala sartu dira bertsolariak gure artera. Aulki gainera igotzeko esan diot Garaziri, baina bere lotsan, ez daki zer egin. Oihuka nagoela ohartu naiz bat-batean.
Hasi da festa handia, lehen malkoak bota ditugula esateko mezu bat idatzi diot lagun bati. Oilo-larrua jarri zaidala goizean goizetik. Posible ote da, euskaldunok horrenbeste gauzarekin hunkitzea? Hala mendian nola itsasoan, bai kirolean bai bertsotan...
Agurreko bertso dardartietan ohartu naiz pribilejiatua naizela. Zeharka begiratu nahi diot Garaziri, ile artean ezkutatzen duen begirada horrek distirarik duen ikusteko. Ez dut, ordea, lotsarazi nahi. Hau norberak gozatu behar du. Nork bere eran, nork bere barruan.
Goizeko saioa ederra izan da, eta kinielak egiten hasi gara. Baina susmoa daukat bertsolariek arratsaldean emango dutela onena.
Olatu artean, oihu eta txaloka hartu ditugu berriro 8ak. Bat bestea baino gehiago goraipatu gabe baina, ohartu naiz, Egaña handia dela. Ahizpak eta lagun batek sarri esaten dute: bertsolari handia, pertsona handiagoa.

Atzo, ordea, Ametsek hunkitu ninduen, harritu, dardarka jarri, ilea tentetzeraino. Ahots sakona, bertso biribilak, doinu askotarikoak, euskara aberatsa, eta mutil gazte serioaren ezkutuko sentikortasuna! Aupa zu, Amets.
Baina nire kinielak saria izan zuen atzo. Horrenbeste urtean lanean aritu ostean, Belodromoko final handi hartan amaierako ahots bihurtu zena, txapel azpian kantari aritu zen atzo. Maialen handia, "sua" gai hartuta, "minbizia" gai hartuta, "anorexia" gai hartuta. Egunkariaren auzia, euskal preso politikoak. Marka da gero, zeinahi zela ere gaia, barrua nola dantzarazi zidan.
Garazik ez du apenas hitzik egin, baina badakit gustura egon dela. Gaztea baita oraindik, luze joan zaizkio agian orduak. Baina begirada horrek dio, ondo bidean, lau urte barru, berriro ere eskutik helduta elkarrekin korrika sartuko garela BECen.
BIDEOA: Andoni Egañaren agur mezua.