Arantzazutik joan gara ahizpa eta biok. Iritsi gara Urbiara, eta gu bezala beste ehunka euskaldun. Arantzazutik Urbiara bidean, azken maldatxoa igota, zuhaitz-lerro batek ematen du Urbiako zelaien sarbidea. Atzean Aizkorri mendigunea. Leku honetara iristen naizen bakoitzean pentsatzen det uda nahiz negua, udaberria zein udazkena, Urbia-Aizkorri beti dela ederra.
Jendetza dago aterpetxe inguruan. Aurki iritsiko dira korrikalariak. Errekatxoa igarota, eskuineko bordetara iritsi aurretik Arbelar azpian gelditu gara. ibilbideko 26. kilometroa da. Aratz, Sancti Spiritu, Aizkorri eta Aitxuri igarota, jaitsiera gogorra dute hemen korrikalariek. Inguruari begiratu diot. Bai ama, inon paradisurik bada, honen antzekoa behar du: kareharrizko hormaren azpian gaude, pagoen osto berdeek apaintzen dute harria, berde dago belarra eta urdin zerua. Urbiako zelaigune zabalean, beste edozein egunetan bezain lasai daude behi, zaldi eta ardiak, inguruko zalapartari muzin eginez bezala.
Arbelar gainean dauden ikusleak mugitzen hasi dira bat-batean: badatoz lehenengo korrikalariak. Haitz artean agertu da Kilian. Arin, eroso eta trebe. Gertu-gertu dauka baina, bigarren korrikalaria ere, Luis Alberto Hernando. Pixkanaka hasi dira gainerakoak iristen, eta tartean ezagun asko.
Lehenengo 50 korrikalariak igarota, ezkerrera egin dugu, Andraitzera. Hemen goraka doaz, eta nekea eta sufrimendua bistakoak dira. 32 kilometro inguru daramatzate jada. Argazkiak egin, edatekoa eskaini, oihu egin, animoak eman...

Lagunak agertu dira, baita ezagunak izanik halako probetan lagun bihurtzen direnak ere. Ezin izan diet malkoei eutsi. Eta hauxe pentsatu det: ni hunkituta banago, zer sentituko ote dute parte-hartzaileek? Banaka-banaka datoz denak. Eta halako batean, Elgoibarko bikotea iritsi da. Inguruan gaudenok oihuka gerturatu gara. Irribarrea aurpegian dutela, animoengatik eskerrak ematen eta guri ere argazkiak egiten. Horrela jarraitu dute goraka. Ikusgarria. Halako lasterketa bat bikotekidearekin egin ahal izateak ikaragarria izan behar duela pentsatu det.
Laguntasunak ez dauka mugarik hemen. Zenbait korrikalarik min dute oinetan, lurrean botata daude, eta ingurukook ahal dugun moduan saiatu gara laguntzen. Korrikalari asko lagunez inguratuta doaz bidean aurrera. Dortsalik gabe ere, zenbatek amaitu ote dute gaur Zegama-Aizkorri maratoi handia? Urbiako aterpetxera iristen ari garela, 60 bat urteko emakume bat pasatu da dortsalarekin. Hori da hori indarra.
Lehenengo korrikalariak helmugaratu direla jakin dugu, baina han urrunean, Oltzetik, hamarnaka datoz oraindik. Aizkorri mendigune osoa korrikalariek hartu dute gaur.
Pixkanaka bagoaz beheraka. Urbiako azken zuhaitz-lerroa igarota, berriz ere begiratu diot Aizkorriri, ezkutatu aurretik. Zalantzarik gabe, hau guztia sentitzeko, hemen egon behar. Eta berriz ere malkoei ezin eutsita oinez noala, Kilianek lasterketa honi buruz esandakoa gogoratu det: “Zegama beti da Zegama”.