Mendia, elikadura eta osasuna

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Lendinez 2018ko uzt. 18a, 09:49

Urte eta erdi inguru da elikadura errotik eta erabat aldatu nuela. Aldaketa horrek, neurri handi batean, bizitza bera ere aldatu zidala esango nuke. Ordutik elikadura aholkuak ematen saiatu naiz inguruko lagun eta senideei; ez noski, arlo honetan daukadan jakituragatik, nik neuk bizitako esperientzia kontatuz, zerbait laguntzeko asmoz, baizik.

Testu hau idaztera animatu naiz, agian, zuetako askorentzat ere lagungarri izan daitekeelako honen berri ematea. Norbaiten jakinmina pizten badut, edo norbaiti argi pixka bat ematen badiot, aski eta sobera izango da niretzat (zuen ohar, iruzkin eta galderak jasotzeko gogoz: loramen@dantzan.com).

2018 07 18 mendia elikadura osasuna ainhoa lendinez komunitatea perdidoNon zangoa, han gogoa (Perdido Extrem, 2017).

Aldaketaren jatorria
2015eko abenduaren 31 zen, Bergaran Sansiltrail lasterketa amaitu berritan. Eskuin hankan min handia nabaritzen hasi nintzen. Biharamunean, ahizpari aipatu nion hankako berri. Gogordurak zirela uste genuen. Baina nola liteke egunero korrika egitera ohituta egonik, gogordurak edukitzea? Denborak aurrera egin ahala, mina areagotuz joan zen. Fisioarengana joan eta ziatika antzeko zerbait zela esan zidan. Berehala hasi nuen tratamendua harekin. Ordurako mina izugarri areagotu zitzaidan, eta ezin nuen korrika egin. Oinez ere kostata ibiltzen nintzen eta korrika egin ezin nuenez, mendiko eskian asetzen nuen grina. Fisioak samurtzen zuen oinazea, baina saioa amaitu eta, ordu gutxira itzultzen zitzaidan.

2018 07 18 mendia elikadura osasuna ainhoa lendinez komunitatea utmbEroriz ikasten da oinez (OCC, UTMB, 2017)

2016ko otsailean iritsi nintzen Itziar Gonzalez de Arribaren eskuetara. Kasualitate hutsa izan zen, edo patua, agian. Urteak neramatzan burdina-anemiarekin borrokan eta hainbat mediku eta fisiorekin aritu ostean, harengana joatea gomendatu zidaten. Eta joan ginen, ni neu, anemia eta ziatika.

Hitzordu hark bizitza aldatu zidala esaten badut, askok usteko dute gehiegi esaten ari naizela. Ondo ezagutzen nautenek badakite mugarria izan dela niretzat.

2018 07 18 mendia elikadura osasuna ainhoa lendinez komunitatea urreiztiZer jan, hura izan (Urresteiko ertza, 2017)

 Ziatika eta hesteetako inflamazioa

Ordura arte han-hemen egindako analisi eta probarik ez zidan eskatu Itziarrek. Aldiz, galdeketa zorrotz eta zehatza egin zidan. Amaren haurdunaldiko kontuekin hasi, eta egungo egoera emozionalera bitarteko guztiaz galdetu zidan: pasatako gaixotasunak, hartutako botikak, azalaren eta atzazalen kolorea, ilearen indarra, hilekoa, bizimodua, eta noski, elikadura ohiturak.

2018 07 18 mendia elikadura osasuna ainhoa lendinez komunitatea karakate oinakGogoak noranahi bidaia zaitzake (Karakate, 2018)

Ziatika hesteetako inflamaziotik zetorkidala esan zidan, eta hesteetako inflamazioa estresak eta elikadura desegokiak sortu zidatela, urteen joanean. Anemiari dagokionez, nolabait nigan txertatuta dagoela ikusi zuen, kronikoa balitz bezala. Gorputzak ez du ongi xurgatzen burdina, eta kirolaren ondorioz, baloreak ohi baino gehiago jaisten dira.

Itziar nutrizionista da, fisioterapeuta eta osteopata. Harekin lanean hasi eta oso gutxira, iraganean geratu ziren ziatika, digestio txarrak eta bestelakoak. Anemiarena oraindik ez dugu lortu erabat osatzea, baina bidean goaz.

"Ez dago dieta miragarririk. Ez begetarianoa, ez makrobiotikoa, ez beganoa. Nork bere ezaugarriak ditu, horregatik elikadurak ere norberaren neurrikoa, egokitua izan behar du beti". Horixe esan zidan Itziarrek, horregatik sinetsi nuen hasieratik berarengan.

2018 07 18 mendia elikadura osasuna ainhoa lendinez komunitatea 1Ezin dugu ingurua aldatu, harekiko gure jarrera bai (Maladeta, 2017)

Ez dago dieta miragarririk, baina zenbait ohitura guztiontzat dira baliogarriak.
Gomendio orokorrak (edonorentzat):

  • Otorduen ordutegia finkatu
  • Gehienez ere 4 ordu ezer jan gabe
  • Afariak goiz eta arin (21:00 baino lehen)
  • 8 ordu lo egin (00:00 aurretik lotaratu)
  • Egunean ordubeteko ariketa fisiko aerobikoa (astean 4 aldiz gutxienez)
  • Azkenburukorik ez (egun berezietan izan ezik)
Saihestu beharreko elikagaiak Jateko elikagaiak (garaian garaikoa eta ekologikoa)
Esnekiak (animalienak eta eratorriak) Jaki freskoak, prozesatu gabekoak
Haragi gorria (txerrikiak) eta hestebeteak Animalia proteina: oilasko haragia, untxia, indioilarra; arrain urdina edo txuria; arrautzak
Artua, soja, eztia, txokolatea (beltza bada bai, neurrian) Oliba olioa
Frijituak, arrautzeztatuak, ogitan pasatuak Osagarriak: curcuma, jengibre, azafraia, iltzea, erromeroa, ezkaia
Azukrea eta azukredun jakiak: azukrea, sakarina, eztia, dextrosa, siropeak, freskagarriak, latako tomatea, gosaritarako     zerealak, opilak eta gozoak, postreak, izozkiak... Itziarrek noizbehinka hartzeko gomendatutako jogurt bakarra: laktosarik gabe jogurt natural gaingabetua (Kaiku)
Glutena eta irinak Glutenik gabeko zerealak: quinoa, sarrazeno garia, arroz integrala, arroz gorria, arroz beltza, mijo
Aurrez prestatutako jakiak, prozesatuak, izoztuak, ontziratuak, latakoak... Fruitu lehorrak: almendra gordinak, intxaur gordinak, hur gordinak
Frutak: laranja, kiwia eta azukre askodunak Fruta (3 pieza egunean): sagarra, fruitu gorriak, granada, madaria, aguakatea, limoia (osorik zukuan baino hobeto, hamaiketakoan edo askaritarako, ez postre gisa)
Azukredun edariak, gasdun edariak, zukuak, kafea, alkohola, teinadun edariak... Arroz edariak, infusioak: yogui tea, rooibos, canela, jengibrea, zaldi buztana, erromeroa
Legamiak  
Barazkiak eta ortuariak: tomatea, piperra, alberjinia Algak, perretxikoak, onddoak
 
2018 07 18 mendia elikadura osasuna ainhoa lendinez komunitatea zaldiakZurekin beti egongo den pertsona bakarra, zu (Aizkorri) 2018 07 18 mendia elikadura osasuna ainhoa lendinez komunitatea
Besteengan gustatzen ez zaiguna, gure ispilua (Mont Blanc, 2013)
 
 Elikadura osasuntsua
Nire dieta (kirol anaerobikoa eta anemia-ziatika arazoen neurrira egindakoa):
Debekatutakoak (inflamazioa sortzen dutenak): esnekiak, kafea, txerrikiak, frijituak, glutena, ogia, garia, artua, azukreak, laranja, marrubiak, kiwia, eztia, zukuak, freskagarriak, jaki industrialak, txokolatea (beltza izan ezik).
 Gosaria:
Esnatu orduko tumo arnasketa.
  • Itsasoko ura (trago bat baraurik)
  • Kukicha tea + Kuzu + Umeboshi + limoi ura
  • Arroz esnea + arroz integrala + mijo + platanoa / sagarra + kanela + Curcuma + Jengibre

Hamaiketakoa:

  • Fruta, arroz /sarrazeno tortak, atuna, sardinak, aguakatea, indioilarra...
  • Infusioa

Bazkaria:

  • 1. platera: Barazkiak lurrunetan egosita / purea + patata egosia/arroza/arroz-pasta osagarri
  • 2. platera: Oilasko haragia / arrautzak (tortila, nahaskiak...) / arraina
  • Infusioa

Askaria:

  • Fruta, arroz /sarrazeno tortak, atuna, sardinak, aguakatea, indioilarra...
  • Infusioa

Afaria:

  • Barazkiak: menestra, zopa, purea, kremak...
  • Arraina, oilasko haragia, arrautzak (nahaskiak, tortilak)

•Suplementazioa
Anemiarengatik batetik, eta kirolarengatik bestetik, kontua da Itziarrek zenbat elikagai gehigarri hartzea gomendatu zidala. Itziarrek Nutergia nutrizio etxearekin egiten du lan eta nik ere haien produktuak hartzeko zortea daukat aurten. Hauek dira nik hartzen ditudan gehigarriak, lasterketen eta entrenamenduen aurretik eta ostean:

Sekula ez naiz izan pilulak eta botikak hartzeko zalea, baina produktu hauen osagarriak naturalak dira, eta horrek ematen didan bermean sinetsita, anemiari eta kirolak gorputzean eragindako galerari aurre egiten ari gara.

2018 07 25 ainhoa lendinez komunitatea mendia osasunaTontorra pastelaren ginda da, hura gabe ere, pastel osoa jan duzu (Ochoa de Olza) (Txindoki, 2018)

Itziarrekin hasitako bideari esker, sukaldean dantzan hasi naiz pixkanaka. Nire errezetak ikusteko: loramen

2018 07 18 mendia elikadura osasuna ainhoa lendinez komunitatea txindoki lorakAzken hitza, mendiak (Txindoki, 2018)

Oreka emozionala eta osasuna
Bizitzan dena iristen omen da iritsi behar duenean, eta niri ere hala gertatu zait nonbait. Itziarrekin lantzen hastearekin batera ezagutu nuen Urko Arozena ere. Entrenamendu mentala lantzen hasi nintzen harekin, hain juxtu ere, Itziarrek diagnostikatutako estresa eta bizitzako bestelako egoerak (kirolean, lanean, lagun artean, familian...) kudeatzen ikasteko.

Yoga eta meditazioa lantzeko lehen urratsak egin nituen harekin, eta batez ere, pentsamenduak gidatzen ikasi. Gure pentsamenduak eta gu geu garena bereizten irakatsi zidan Urkok. Hura ezagutu aurretik, "non gogoa, han zangoa" bizi nintzen beti, baina zangoak iristen zirenerako gogoa beste nonbait zegoen jada, eta horrek etengabeko antsietatea sortzen zidan. Norberak aurkitu behar omen du meditatzeko modurik eraginkorrena, eta niretzat horixe da modurik onena: "non zangoa, han gogoa" egotea, alegia, orain eta hemen egoten saiatzea, beti. Harrigarria da ikustea nola uzten dion buruak une batez pentsatzeari, edo hobeto esanda, harrigarria da ikustea pentsamenduak gugandik nola urrutiratzen diren. Gu hemen, eta haiek han bereizteraino. Teknologia berriek eta bestelakoek kontzentrazioa izugarri galarazten digute, eta ez da erraza kontrolatzea. Orain eta hemen egotea kontzentratzeko teknika ezin hobea da niretzat (hala ere, ez dut beti lortzen). Urkok dioen bezala, orain eta hemen gaudenean ez dago arazorik, ez dagoelako geure burua zigortzeko iraganik, ezta antsietatea sortuko digun etorkizunik ere.

2018 07 18 mendia elikadura osasuna ainhoa lendinez komunitatea lofotenOrain eta hemen (Lofoten, 2018)

Atzo, gaur eta bihar
Elikadura eta kirola bezala, buruko osasuna zaintzea ezinbestekoa dela ohartu naiz azken urteotan. Eta horretarako, ez dago pilularik, kirolerako gorputza bezala, halaxe landu behar da egunero burua. Pertsonak gara, itsasoak bezala gora eta behera egiten dugu, eta gugan eragina duten mila faktore daude inguruan. Kanpoan gertatzen dena ezin dugu kontrolatu, harekiko gure jarrera, ordea, bai. Gauza bakarra dago gure esku: gure jarrera. Horretaz konturatzeak asko lagundu zidan, ingurukoari horrenbeste garrantzia ez emateko, gertatzen dena (ona zein txarra) hobeto onartzeko, eta azken batean, zoriontsuago bizitzeko.

2018 07 18 mendia elikadura osasuna ainhoa lendinez komunitatea rolandPertsona zoriontsuak, besteez hitz egiteko beharrik ez (Brèche de Roland, 2017) 2018 07 18 mendia elikadura osasuna ainhoa lendinez komunitatea aizkorriErraza da esaten, zailagoa egiten (Aizkorri, 2017)


Material osagarria:
Lagungarri izan zaidan zenbat material duzu segidan, zuri ere lagungarri izango zaizulakoan:

Artikuluak eta webguneak:

Meditazioa lantzeko audio gidak:

Hastapen yoga:

Liburuak: