Mendiko errezetak: azenario pastela eta azenario humusa

Aurrez emandako arroz esnea egiteko errezeta osatzeko, mendirako pare bat errezeta gehiago proposatzen dizkizuet: azenario pastela eta azenario humusa.

 AZENARIO PASTELA

-Tia Ainho, patela!
-Purea, Liher.
-Ex, patela!
-Dakort.

Holaxe ibiltzen gera. Mendizaleak oso gozozaleak zerate. Ilobak baino gehiagotan eskatu didazue azenario pastelaren errezeta (kar, kar). Liburuetan eta interneten milaka errezeta aurkituko dituzue. Nik horiek denak neurera egokitu ditut, esnekiak, legamia, azukrea eta glutena saihesteko.

2020 02 13 ainhoa lendinez loramen komunitatea barren azenario pastela altea mendian

Erabiltzen ditudan osagaiak:
? Arroz irina (160 gr)
? Olioa (180 ml)
? Arroz edo agabe ziropa
? Bikarbonatoa
? Bi arraultza
? Canella
? Bi azenario
? Mugurdiak eta ahabiak (aukeran)
? Sagarra
? Arroz esne pixka bat

2020 02 13 ainhoa lendinez loramen komunitatea barren azenario pastela fruitak 2020 02 13 ainhoa lendinez loramen komunitatea barren azenario pastela altea osagaiak

 Nik neuk osagai guztiak nahasi eta birrindu egiten ditut. Olioa, irina eta ondoren azenarioa eta sagarra. Arraultzak elur itxuran joz gero, orea gehiago puzten da, hori zuk zeuk baloratu nola egin. Nik bietara egiten det. Ondoren, gehitu canella, bikarbonatoa eta agabe ziropa pixka bat. Beharra ikusten badezu, arroz esne pixka bat gehitu dezakezu. Azkenik, gehitu mugurdiak eta ahabiak, baina birrindu gabe!

2020 02 13 ainhoa lendinez loramen komunitatea barren azenario pastela 2

Orea labean sartzeko moldea ondo aukeratzea oso garrantzitsua izan zen nire kasuan. Handiegia hartuz gero, orea finegia ateratzen zitzaidan eta erre edo lehortu egiten zen labean. Molde estu eta luzanga bat daukat orain, eta honekin primeran moldatzen naiz.

Labea 180 graduan berotuta dagoela, sartu orea eta 50 minutuan prest pastela!!!

2020 02 13 ainhoa lendinez loramen komunitatea barren azenario pastela 1
Jakina, pastel honek ez dauka gozotegietan saltzen dituztenekin inolako zerikusirik. Nire kasuan, ezta nahi ere! Pastel hau janez, zaila da dijestio astuna izatea, eta benetan da goxo-goxoa. Portzierto, gure etxean beti hartzen degu tearekin lagunduta. Probatu, eta kontatuko didazu. On egin!

2020 02 13 ainhoa lendinez loramen komunitatea barren azenario pastela altea                                                                                                                        Altea        

 AZENARIO HUMUSA

Izugarri gustatzen zait lagunekin afariak egitea, eta are, etxean. Egia da lana areagotu egiten dela etxean kozinatu behar degunean, baina, ez al da ederra zuk zeuk prestatutako platerekin lagunak gozatzen ikustea? Nire kasuan, mendiak eta gauza gutxik gainditu dezaketen sentsazioa da hori. Hain zuzen ere, gaur azalduko dizuedan errezeta lagun batekin egindako etxe-afari batean deskubritu nuen.

2020 02 13 ainhoa lendinez loramen komunitatea barren azenario mendia
Lanetik irten eta bere etxean afaltzera gonbidatu ninduen. Sarrerako gisa, laranja koloreko ore bat eskaini zidan, glutenik gabeko ogi txigortuan busti eta jateko. Hainbeste gustatu zitzaidan, ordutik nire adikzioen zerrendan dago. Azenario patea edo azenario humusa zela esan zidan, Biblia Vegetariana liburutik ateratako errezeta.

2020 02 13 ainhoa lendinez loramen komunitatea barren azenario humusa p
Oso erraza da prestatzen, eta osagai gutxi behar dira, gainera:
? Hiru edo lau azenario (egin nahi dugun kantitatearen arabera)
? Oliba olio pixka bat
? Limoi erdi baten ura
? Berakatz ale bat
? Curry hautsa
? Pipermina
? Gomasio

Lehenik eta behin, egosi azenarioak. Nik neuk beti lurrenean egosten ditut barazkiak. Aspaldi irakurri nuen uretan egosiz gero, propietateak galtzen dituztela. Niri tente samar daudela jatea gustatzen zaidanez, lurrunetan egosteak aukera ematen dit egosi ahala nola doazen ikusteko.

2020 02 13 ainhoa lendinez loramen komunitatea barren azenario osagaiak 2020 02 13 ainhoa lendinez loramen komunitatea barren azenario azenarioak

Azenarioak egosita ditugula, ez zaigu ia ezer falta errezeta amaitzeko. Azenario zatiak ontzi batean sartu eta gehitu oliba olio pixka bat, limoi erdiaren ura, berakatz ale bat, curry hauts pixka bat eta pipermina. Birrindu dena. Orea sendoegia bada, gehitu ur pixka bat arintzeko. Gainetik gomasio pixka bat botata, izugarri humus goxoa ordu erdian prest!

2020 02 13 ainhoa lendinez loramen komunitatea barren azenario prestaketa
Probatu ogi gainean zabalduta. Nik neuk etxean egindako ogia erabiltzen det, glutenik gabekoa, anemiarentzat ez delako komeni glutena jatea (hesteak hondatzen ditu eta elikagaiak xurgatzea oztopatzen du). Beste batzuetan, glutenik gabeko txitxirio natxoak edo ogi txikiak bustitzen ditugu humusean.

2020 02 13 ainhoa lendinez loramen komunitatea barren azenario emaitza2 2020 02 13 ainhoa lendinez loramen komunitatea barren azenario emaitza

Ikusten duzuenez, azenarioarekin milaka errezeta presta daitezke, gozoak eta gaziak. Gorde azenario humus honen errezeta, aurrerago pizzan nola erabiltzen dudan azalduko dizuet. On egin!

2020 02 13 ainhoa lendinez loramen komunitatea barren azenario humisa cardefoc                                                                                        Carros de Foc (Kataluniako Pirinioak)