Wasapp-a eta kalabazin pastela (Mendiko errezetak)

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Lendinez 2020ko mai. 18a, 12:12

Aurreko post-ean (Covid-19) azaldu nizuen nola ari naizen pasatzen konfinamendua. Ba al dakizue zein izan den nire azken errezeta?  Wasapp-a itzaltzea.

Lau egun egin ditut hura itzalita eta, ez dakizue nola aldatu zaidan egunerokoa! Egunak 24 ordu baino gehiago izan ditzakeela ohartu naiz.

2020 05 18 ainjoa lendinez komunitatea barren kalabazin pastela egunsentia

Amaitu berri dut "Donde tus sueños te lleven" liburua. Amaizing! Bai, Pablo Motosen hitzaurreak atzeraka ematen die askori, baina zinez merezi du irakurtzea liburua. Istorioa Himalaian kokatuta dagoelako, pertsona orok inoiz edo behin bizitzen dugun depresio garai bat delako muina, eta batez ere, erakusten duelako neurri handi batean gure esku dagoela iluntasunean argi egitea.

2020 05 18 ainjoa lendinez komunitatea barren kalabazin pastela coelho

Ohe burua liburuz beteta daukat, beste bi ere erosi berri ditut Pitxintxun. Liburuekin ere, mendiarekin bezala, obsesionatzen ari oten naizen... Pantailan zenbat eta gutxiago, naturan eta paperean orduan eta gehiago.

2020 05 18 ainjoa lendinez komunitatea barren kalabazin pastela basoa
Sukaldean ere izugarri ari naiz gozatzen. Azken egunotan pastelaren errezeta egokitzen aritu naiz, eta etxean bozketa egin ostean, hauxe garaile!

Osagarriak:
? Kalabazina 95 gramo
? Kalabaza
? Azenarioa
? Sagarra
? Platanoa
? Arroz irina (250 gramo)
? Bi arrautza
? Bikarbonatoa
? Agave ziropa
? Kanella hautsa
? Txokolate beltza
? 60 ml oliba olio

2020 05 18 ainjoa lendinez komunitatea barren kalabazin pastela eskalada

Ontzi sakon batean nahasi osagarri lehorrak: irina, bikarbonatoa, kanela hautsa... Beste ontzi batean nahasi osagarri likidoak: oliba olioa, ziropa, arrautzak eta barazki-frutak. Pastel honen sekretua kalabazina eta sagarra dira baina azenarioa eta platanoa ere gehitu izan ditut eta izugarri goxoa ateratzen da. Nik neuk sagar oso bat birrintzen det eta ondoren beste baten erdia laukitxotan gehitu, birrindu gabe.

2020 05 18 ainjoa lendinez komunitatea barren kalabazin pastela 1 v

Bi ontzietako osagarriak elkarrekin nahasi eta orea egin. Mahaspasak, mugurdiak eta ahabiak ere gehitu izan ditut nik, birrindu gabe, osorik. Eta gainealdean coco-hautsa bota. Labea 180 graduan berotuta dagoela, 55 bat minutuz egosi.

2020 05 18 ainjoa lendinez komunitatea barren kalabazin pastela 2v

Asteburua ate joka daukagula, zer plan egingo duzu? Guk argi daukagu: Karakate, bizikleta, liburuak irakurri, film ederren bat ikusi, kozinatu eta arno pixka bat edan. Liburu gomendagarri batzuk doazkizu hemen. Gozatu!

2020 05 18 ainjoa lendinez komunitatea barren kalabazin pastela simonelias 2020 05 18 ainjoa lendinez komunitatea barren kalabazin pastela ibanzaldua 2020 05 18 ainjoa lendinez komunitatea barren kalabazin pastela conjuranecios