Bidean ekibokatu, eta, Aitz-txiki eta Alluitz arteko lepora iritsi ordez, eskalada gunera iritsi ginen. Aita harri eta zur zegoen eskalatzaileei begira. Mendiak horrela igotzea ere! Ni neure baitara nengoen. Neure ni-ari galdezka, inoiz ni neu ere izango ote nintzen horma horietan gora.
-Nora goaz, azkenean?
-Atxartera. Via batzuk.
-Dakort.
-Zer moduz atzo Eginon?
-Izugarri ondo. Ezagutzen ez nuen lagun batekin eta lankide batekin.
-Eta karakolen ertza?
-Oso polita. Erraza, azken harri zapalera arte.
-Eta lagun berriak?
-Araba zoragarria da, ezberdina bezain zoragarria. Karakol bat ikusi genuen via amaieran.
-Zer egingo dugu gaur, zehazki?
-Pare bat espoloi, eta Aitz Txikiraino eskalatu.
-Sounds great!
-Hori da espoloia.
-Hori? Dent du Geant gogoratzen dit.
-Euskal Dent du Geant!
-Amazing.
Izugarri gustatzen zait burdinen hotsa. Haitza busti xamar dago, eta hosto eta belarrek ere laban egiten laguntzen dute. Karakolen bidea askoz etzanagoa zen. Hemen ez dago atzoko bromarik:
-Eta zer moduz con aquel tan majo?
-Bah nada. En mi moño y en mi coño mando yo.
-Pos molt be. Gora Enbeita.
-Zergatik ez zara joaten lanera sudaderarekin?
-Gustatzen zait formaltasunaren eta informaltasunaren artean galtzea.
-Eta zu? Que tal con aquel que no conoces pero del que estas enamorada?
-Soy piscis con ascendente de cancer.
-What?
-Norbaitek irribarre egin, eta oigo campanas de boda.
-Kar, kar, kar. Zelako ondo gauden, gauden bezala.
-Si te sientes solo cuando estas solo, estas en mala compañia. Jean Paul Sastre.
Egino, Leze
-Ainho, jaitsi zure lainotik, bai? Begira, lehenengo largoa da arraroena, baina ez dauka zailtasun handirik.
-Vale.
Burdinak, soka, grilloa, horma, katu putak oinak mintzen, gose puntua eta gazte hauek hemen, ikusle. "Lasai, lagunduko diogu", esan diote nire gidariari. Ni ez naiz eskalatzailea, ez dakit katxibatxe hauek erabiltzen, eta ez naiz gai katu putek oinetan sortzen didaten mina ahaztu, soka eman, gidariaren pausoei jarraitu, eta gazte eskalatzaile jator batzuekin hitz egiteko. Dena batera, MAL.
Lehenengo largoa arin pasatu det, bigarrena ere bai. Nork jarriko zuen haitz hau hemen, ni gaur gainean esertzeko? Urresteiko ertza atzean. Zelako oroitzapenak. Hiru urte jada. Makilajea a pie de via kendu eta eskalatzen hasi ginen, ilunabarrean. Katu putek min egiten zidaten orduan ere. Eta handitasun sentsazio batek hartu nau. Bisaurineko sentsazio hark. Ahizpak esaten duen bezala, "negarrez ari naiz barrutik". Eta barrutik negar egitea, kanpotik negar egitea baino gehiago da gurean. Handitasun ezin azalduzko batek hartzen zaituenean gertatzen da. Oinak zilintzik horman, zai zuriak inguruan eta hormatzar bat parean. Gizakiak oso gutxi behar du berez, zoriontsu izateko.
Gehienetan bezala, kosta egin zait korapiloak askatzea. Grilloa kendu, soka guztia eman, mosketoiak askatu eta banoa. Soka ez dago tenkatuta, baina gidariak dio hasteko igotzen. Argazki bat ateratzen egongo da? Arraroa. Su puta madre, hasi gara. Hormak sabel bat dauka, ezkerrera atera behar naiz, eta Urkiolari ipurdia atera. Indarra hartzearekin batera pisuak atzera egin dit, desorekatu eta banoa beharaka. Segundo bat. Lasai. Gelditu egingo naiz. Bihotz-taupadak, 200 inguru. Nire lehenengo bueloa, nire akats baten ondorioz: korapilo bat askatu gabe utzi eta mosketoian ez atzera eta ez aurrera. Yo me lo guiso, yo me lo como.
Hurrengo hiru largoetan pozik noa, baina sustoa burutik kendu ezinik. Puto patio! Aitz Txikin izan gara gaur, Anbotorainoko lerroan tontorrik txikienean. "Txiki handia zinen zu", esaten zuen abesti batek. Tontorrera iristerakoan, sentsazioa daukat eskaladak neure lekuan jarri nauela.
-Behin enbajada batean, hauxe esan nion soka-lagun bati: bajamos, o nos bajan.
-Nik gaur ikusi det neure burua helikopteroan, Atxarteko Dent du Geant-etik ateratzen.
-Pasapalabra. Como vamos de eso?
-Bisaurinen esan zenidan kuleroak eramateko, beldurrak jota pixa eginez gero ere, aldatzeko. Gaur ez ditut ekarri.
-Eta motxilan zeneuzkan gorriak?
-Kasualitatez iritsi dira Atxartera. Garbigailutik prakak atera, eta, haiei itsatsita nonbait.
-Maravillosa vida de mierda.
-Zuk ez dezu ulertzen nik zer sentitzen dedan gaurkoa bezalako egunetan.
-Baietz Ainho, baietz. Urte asko dira ezagutzen garela, eta ez alperrik.
-Ni ez naiz edonoerekin joaten mendira.
-Badakit hori ere.
-Ez daukat hitzik eskerrak emateko.
-Ez eman eskerrak, eta atera pare bat arno.
-Las ventajas de ser antipatico.
-Ederra liburua.
***
-Batzuetan lagunek galdetzen didate zer egiten dudan haiek seme-alabekin dauden denboran. Nor bere zoroak bizi du.
-Eta bizi gaitzala.
-Badaukat lagun bat orojakilea dena, hain da azkarra, fisikoan ez zaio inteligentzia sartzen.
-Mozkortuta zaude arno batekin.
-Atxarteko espoloiekin.
-Izena jarri beharko diogu, ala?
-Lost in translation? Korapiloak? Dent du Geant?
-Zer azpimarratuko zenuke gaurkotik?
-Dena izan da gaur azpimarragarri, baina zalantzarik gabe, tronpatzea. Asko ikasi det.
-Cuando estes acojonado, mete el totem morado.
-Bingo!
Yo no he picado vivacs. Eta ez det hamaka batean horman lo egin. Ez det eskalatu izotzean eta oraindik ez dakit ocho puta ondo egiten. Ez naiz pasatu 5. gradutik haitzean eta pasatu dudan 6bko largo bakarra egin egin zidaten. Me escalaron un 6b, eta harro nago.
Ezin ordainduzko momentuak: elkargune batera iritsi, neure pentsamenduetan korapilatuta, eta zu zigarroa ahoan, zain. Lasai arraio. Nahi gabe baina nahita konbinatutako zahar-itxurako arropa zainduekin. Behin esan zidan amak, "hark bezala begiratzen zaituenarekin geratu". Eta mendian behera goazela, suizidioaz hitz egitea. Eta emozionalki garapen azkarra duten haurrez. Numerologiaz. Los hombres son de Marte, y las mujeres de Venus. Gran libro. Mendian korrika ibili izan garen egunez barre egitea, orain eta hemen, erlojurik gabe. Eta sexu kontuak, eta jana, eta hurrengo plana, eta hurrengo mendia. Eta mendiak eman dizuna konpartituz, barrua hustea.
Eta sentitzea bat-batean, ez dezula behar besterik, unea bizitzea, ez besterik. Haurrak bezala, orain eta hemen. Asteon irakurri diot norbaiti, gu ere izan ginela haur, bidean galdu ginen arte. Atzo karakolak Eginon, gaur margarita mordoa Atxarten.