?Berri hauek emateko lan egitea ez da pozgarria, ezta erraza ere. ? Baina familia eta gertuko lagunek bizi dutenaren aldean, ezereza. ❤️
?️ Atzo lankide batek esaten zidan, hobe dudala gimnasiora joan, mendira baino. Ni, ito gimnasioan. Berriz atera da arriskuaren eztabaida. A8an egunero Bilbora joan-etorria egitea, hori bai arriskutsua.
Gauean buruari bueltaka, ohartu naiz zenbat ulertzen dudan Atlantikoaren bestaldera joatea horma batetik zintzilikatzeko.
?️Badaukat lagun min bat, Gorbeiari begira bizi dena. Aldartea aldatu egiten zaio etxe inguruan mendi buelta egin edo ez. Beste lagun bat goizeko 5:00etan esnatzen da sarri, uda nahiz negu, Anbotora igo eta egunsentia aizkoratik ikusteko. Beste batek egin izan du, Pirinioetara joan, mendiak elurtzen ikusi eta etxera buelta. Pozarren. Loteria tokatu zaiola esan dit beste batek oraintsu. Munduko ultra lasterketa baterako ezinezko dortsal bat egokitu zaiolako.
?️Korrika, eskian, eskalatzen edo paseoan. Berdin du nola. Mendia da kontua. Nik neuk onartzen det, aldartea aldatzen zaidala. Eta bai, horrela bizi badezu, droga bat da. Eta ez det bizi nahi droga hau gabe.
?️Besarkadarik estuena Igorre, Urnieta eta Durangora. Orain samina baino ez dagoen lekuan, seguru ilusio handia izan dela espedizioa prestatzen eta bizitzen aritu direnean. Pentsatu nahi dut, Fitz Roy zoragarriak zainduko dituela aurrerantzean?
*Argazkiak: Pixabay