Kilimon Trail lasterketarako izenemateak

Astelehenean zabalduko da Mendaroko Kilimon Trail mendi lasterketarako izena emateko epea. Apirilaren 12an jokatuko da lasterketa, eta izenemateak www.kirolprobak.com webgunean egin behar dira aurrez.

Hala ere, lasterketa egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera, beti ere 350 parte-hartzaileren mugara iritsi ez badira. Informazio gehiago www.kirolprobak.com webgunean edo Mendaroko Txirrindulari Elkartearen blogean: www.mtemendaro.wordpress.com