Enekoitz Elorza eta Aimar Gurrutxaga, Flandiako Tourrera

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Apirilaren 4an jokatuko da zikloturistentzako Flandiako Tourra, profesionalena jokatu bezperan, eta bete-betean Aste Santuko oporraldia dela baliatuz, Mendaroko Txirrindulari Elkarteko bazkide bi han izango dira: Enekoitz Elorza eta Aimar Gurrutxaga. 135 kilometroko probarako daude izena emanda, eta ilusioz doaz, harbidearen gogorra probatzera eta goi mailako txirrindularitzaren ederraz gozatzera.

Tom Boonen eta Fabian Cancellarak hain gustuko duten galtzada-harrian zehar ibiliko dira gure lagunak. Berez, 250, 135 eta 80 kilometroko hiru proba izaten dira aukeran, eta 135 kilometrotakorako izena emanda daude Enekoitz eta Aimar. Oudernaarden hasi eta bukatuko dira 135 eta 80 kilometroko probak, eta Brujasen hasi eta Oudenaarden bukatu 250 kilometrotakoa (Luzeak profesionalek egiten duten ibilbide bera izango du). Proba bukatu ostean, igandean, profesionalen lasterketaz gozatzeko aukera ere izango dute gure lagunek. Beraz, hemendik, zorte on eta disfrutatu goi mailako txirrindularitzaz.