Uztailaren 4an jokatuko da Mendaron Javier Ezenarro oroitzarrea

Uztailaren 4an jokatuko da Mendaron Javier Ezenarro zenaren omenezko lasterketa. Jubenilen lasterketa da berez, eta txirrindulariek 80 kilometro pasatxoko ibilbidea osatu beharko dute.

Bi aldiz Osintxuraino joan eta birritan igo beharko dute Kalbarioko gaina. 16:00etan abiatuko dira txirrindulariak Herriko Enparantzatik eta Coviran aurreko aldapan izango dute helmuga.

kartela MTE