10:00etan abiatuko dira lasterkariak udaletxeko plazatik (Herriko Enparantza) eta 23 kilometroko ibilbidea osatu eta 1.500 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute. 17,5. kilometroan, gainera, 300 metroko kronoigoera bat ere izango da Gaintxipixa mendira. Izenemateak www.kirolprobak.com webgunearen bidez egin behar dira.
Lehenengo aldi hartatik parte-hartzea handituz joan da urtez urte, eta iaz 245 korrikalarik lortu zuten proba bukatzea. Urte hauetan izen handiko lasterkariak izan ditugu gurean, tartean munduko txapelketan nabarmendu diren asko, eta leku bat egitea lortu dugu izen handiko mendiko lasterketen egutegian. Mendaro herria gehiago ezagutarazi eta orain arteko edizioak hobetzeko gogor ari gara lanean, eta ziur gaude emaitza dotorea izango dela. Zatozte!