Garai hartako untzigintzan Euskal Herria potentzia nagusia zela esanez hasi zuen hitzaldia Odriozolak, eta ideia horren bueltan gorpuztu zuen bere saioa. Nagusitasun horren arrazoia euskaldunek zeukaten abantaila teknologiko bati esker izan zela azaldu zuen: euskaldunek herrialde nordikoek erabiltzen zuten teknika zurruna, eta aldi berean mediterraneokoek zeukaten untzien arintasuna menperatzen zuten, eta horrek nabigaziorako erraztasunak eskaintzen zizkien.
Garai hartan kostaldea gaur egun barnekaldea den eremuetaraino iristen zen, eta biztanleriaren gehiengoa itsasora begira bizi zen, lurrak ez zuelako denentzako produkzio nahikorik ematen. Gipuzkoa eta Bizkaiak joera desberdina izan zutela ere aipatu zuen, eta bereziki, orduko euskaldunen ekintzailetasuna nabarmendu zuen. Emakumearen papera ere garrantzitsua izan zen, garai hartan hasi zelako gizarteko esparru desberdinetan barneratzen.
Lau hitzaldik osatuko dute Aro Modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen izeneko hitzaldi zikloa.