Hori guztia Nafarroaren konkistaren testuinguruan kokatu zuen Amaia Nausia Pimoulier historialari nafarrak martxoaren 11n Elgoibarko Kultur Etxean eman zuen hitzaldian. eta azaldu zuen nola mugimendu horrek talka egin zuen Euskal Herrian emakumeek berezko zuten egoera juridikoarekin. Emakume kristau idealaren diskurtso berria, gure lurraldeetan hain garrantzitsua izan zen sorgin-ehiza, edo usadioz emakumeenak ziren ofizioek sufritu zituzten kolpeak ere aipatu zituen.